Next Euskadi
Aberri Eguna 2024

Prentsa Aretoa

Berriak

2020/02/12

Legardak Calvo Presidenteordeari proposatu dio “adostasun eta akordioen bidea” hartzea “konfiantza eta egonkortasuna lortzeko” eta “gure begira jarrita dauden erronka handiei aurre egin ahal izateko”

Mikel Legarda diputatu jeltzaleak Batzorde Konstituzionalean ekarri ditu gogora oroimen demokratikoari dagozkion hainbat gai, besteak beste Sekretu ofizialen legearen berrikusketa

rss Ezagutzera eman
Legardak Calvo Presidenteordeari proposatu dio “adostasun eta akordioen bidea” hartzea “konfiantza eta egonkortasuna lortzeko” eta “gure begira jarrita dauden erronka handiei aurre egin ahal izateko”

ARGAZKIA JAITSI

Mikel Legardak, Batzorde Konstituzionalean EAJ-PNVren Euskal Taldeko bozeramaileak, Espainiako lehen presidenteorde Carmen Calvori eskatu dio “adostasunen eta akordioen bidetik” abiatzea “konfiantza eta egonkortasunezko esparrura eramango gaituen printzipio gisa”. Horrela, esan du Legardak, “gure begira jarrita dauden erronka handiei heltzeko moduan egongo gara, besteak beste desberdintasun egoerak, pentsioak, hazkunde jasangarriaren adierazpen guztiak, politika publikoak (hezkuntza,, indarkeria matxista, adingabe eta nerabeen kontrako indarkeria) eta Estatuaren egitura”.

Batzorde Konstituzionalean, Presidentetzako, Gorteekiko Harremanetarako eta Memoria Demokratikorako Ministro andrearen agerraldia aprobetxatuta, Legardak adierazi du gauza pozgarria izan dela Carmen Calvok “aniztasuna” aipatu izana bere agintaldirako ildo nagusi gisa. Hain zuzen ere, diputatu jeltzaleak bere aldetik nabarmendu ditu “elkarrizketaren” garrantzia eta “lurralde identitate askotarikoen aitortza”, Estatuko lurralde auziari dagokion aldetik. Zentzu berean ekarri du gogora Euskadiko Estatutu berri bat lortzeko helburu politikoa “nazio sentimendu ezberdinak kontuan hartuta eta bakar bat ere baztertu gabe”.

Parlamentuko dinamikatik harago eta legealdirako ardatz nagusi gisa elkarrizketa eta adostasuna nabarmentzeaz gain, Legardak Oroimen Historikoaz hitz egin nahi izan du. Horrela aipatu du 2007ko Legea “norabide egokian emandako urratsa” izan zela baina gaineratu duenez “denborak erakutsi du ez zela nahikoa izan”. Zentzu berean azaldu du erronka batzuek “pendiente” jarraitzen dutela, besteak beste frankismo garaiko biktimekin dagoen zorra, Diktadura garaian emaniko ohore eta sariei buruzkoa, legez kanpoko epaimahaiek emaniko epaien baliogabetasuna, pertsona fisiko eta juridikoei ezarritako espolioaren erreparazioa edo Sekretu ofizialen Legearen berrikusketa.

Azken gai honi dagokionez, diputatu jeltzaleak gogora ekarri du Euskal Taldeak denbora daramala “pendiente jarraitzen duen gaitzat” jotzen duen lege honen aldarazpena erreklamatzen, eta gaineratu duenez “oroimena edo memoria ez da erabatekoa izango” arau hau aldarazi ezik. “Ez dago dokumentazioa eskuratzerik, ez akademikoen aldetik (historialariak) ezta hiritarren aldetik ere”, deitoratu du. “Benetan oroimen bat osatuko badugu, agiritegiak ireki behar dira. Sekretu Ofizialen Legea berrikusi gabe borondatezko oroimen bat egongo da, baina inola ere ez da eraginkorra izango”, esan du.

Amaitzeko, Legardak salatu du Lege Dekretuak egiteko ahalmena “neurrigabe” baliatu dela eta Presidenteordeari eskatu dio oraingo legealdian bide hori hartu ez dezatela.

Next Euskadi