Prentsa Aretoa
Berriak
2020/02/22
Itxaso Atutxa: “Gernikako Estatutuaren betepen osoa izango da Euskadiren nazio eraikuntzan aurrera egiteko emango den urratsa”
Abandoko Batzokiaren 40. urteurrena ospatzeko ekitaldian, Bizkai Buru Batzarreko presidenteak PPri deitoratu dio Euskadiko Hauteskundeei begira “Ekonomia Ituna desagerrarazi nahi dutenekin batera” aurkeztea, eta EH Bilduri gaitzetsi dio une honetan kritikatzea duela gutxi Eusko Legebiltzarretik bultzatu zuena
Itxaso Atutxa - Abandoko batzokiaren 40. urteurrena
MINTZALDIA - 2020/02/22
Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidenteak gaur baieztatu duenez aste honetan “urrats handia eman dugu” Euskadiren nazio eraikuntzarako bidean, Eusko Jaurlaritzak lortu duelako Espainiako exekutibo batek Gernikako Estatutua osorik betetzeko beharra onartzea eta lan egutegi batean argi eta garbi jasotzea 1979tik aurrera transferitu gabe egon diren eskuduntza guztiak. Zentzu honetan, Atutxak PPri eta EH Bilduri deitoratu dizkie beren ordezkariek Estatutuaren betepenak dakarrenaren aurrean egin dituzten kritika zorrotzak. Eusko Legebiltzarrak behin eta berriz erreklamatu duen zerbait delarik eta, gainera, lege bat dela argi utzirik. Honakoa “albiste positiboa da, Euskadiko alderdi politikoek begi onez hartu beharko luketena”, deitoratu du Bizkaiko jeltzaleen buruak.
Bizkaiko burukidea gaur goizean Abandoko batzokira (Bilbo) hurbildu da jeltzaleen egoitzaren 40. urteurrena ospatzeko egin den ekitaldian parte hartzera. Ospakizunean horma irudi bat desestali da duela 125 urte Sabino Aranak EAJ-PNV sortu zuela gogoratzeko. Gaurko ekitaldian Atutxak balioetsi eta aitortu nahi izan du “lau hamarkada hauetan, hemen, Bilboko bihotzean, euskal abertzaletasunak eta Euskadiren nazio ideiak esparru berezia izatea ahalbidetu duten pertsona guztien lana, denontzako tokia dago hemen, gure moduan pentsatzen duenarentzat zein bestela pentsatzen duenarentzat”. Abandoko Uri Erakundeko alderdikide ugariekin batera, bertan izan dira Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, Gotzone Sagardui eta Koldo Narbaiza zinegotziak; Begoña Otalora legebiltzarkidea eta BBBko ordezkariak.
Atutxak gogobetez adierazi duenez “lehen aldiz, Espainiako gobernu batek ulertu du eta testu idatzi batean argi baino argiago jaso du Gernikako Estatutua osorik bete behar dela eta, gainera, berehala bete behar dela, aurten edo datorren urtean. Autogobernu maila handiagoa, ongizate handiagoa, askatasun handiagoa. Hori da Euskal Bidea. Hori da gure eredua. Euskadi egunez egun eraikitzea, atsedenik gabe”, azaldu du. Kronograma izenpetu dela gogoratuta, Atutxak zera baieztatu du “EAJ-PNVko emakume eta gizonok eskura dugun guztia eta gehiago egingo dugu Gernikako Estatutua behingoz bete dadin. Gure eskubidea da eta gure erabakia ere bai, gure herriaren onbeharrez egingo dugu!”, azpimarratu du.
Bizkai Buru Batzarreko buruak bere gaurko diskurtsora eraman ditu iragan ostegunean izenpetutako akordioaren kontra PPK eta EH Bilduk jaurtiki dituzten kritika eta gaitzespen zorrotzak, eta gogoratu du konpromiso hau, Gernikako Estatutuaren betepen osoarena, izan dela “euskal erakunde guztiek, Eusko Legebiltzarretik hasita, behin eta berriz egin duten erreklamazioari eman zaion erantzuna, Eusko Legebiltzarrak duela hilabete batzuk aldarrikatu baitzuen Ezker Abertzalearen aldeko botoarekin.
“PPk, Genovatik inposatu du Ciudadanosekin Euskadiko Hauteskundeetarako aliantza egitea, eta orain Alfonso Alonso Ines Arrimadasekin aurkeztuko da”, ekarri du gogora Atutxak. “Euskadiko PP elkartu da ‘kuponazoaz’ hitz egiten dutenekin eta Ekonomia Hitzarmena pribilegio bat dela eta harekin amaitu behar dela esaten dutenekin; hurbildu egin da Hezkuntza eta Osasun eskuduntzak Espainiako gobernuari itzuli behar zaizkiola defendatzen dutenengana; hurbildu egin da Eskubide Historikoekin amaitu eta Euskal Autogobernua mugatu nahi dutenengana. Eta Alonso orain arte jabetu ez bada, Aznar Bilbora bidali dute horixe bera gogora diezaion”, esan du ironiaz. Amaitzeko esan duenez, “Alonsoren eta Arrimadasen PPk ez du Estatutuaren betepen osoa defendatzen; Euskadiko EAJk, bai. Alonso eta Arrimadasen PPk ez du Euskal Bidea jarraitzen; Euskadiko EAJk, bai”.
Hitz batzuk ere esan nahi izan ditu EH Bilduk akordio on baten aurrean eman duen erantzunaz, “akordioa ona da Euskadirentzat edozein ikuspuntutik ikusita”. “40 urte, Abandoko batzokiko ateek zabalik iraun duten berberak behar izan dira Espainiako gobernu batek idatziz hitzeman dezan Gernikako Estatutua beteko duela. Denbora luzea da, baina albiste bikaina. Baina, EAJk onartu duenez oso txarto iruditzen zaie batzuei”, nabarmendu du. Herri hau eskuko frenoa jarrita gidatzea egotzi diguten horiek dira lau hamarkadatan atzerako martxarekin joan direnak. Gaur egun itopuntuan jarraitzen duten berberak dira: ez atzera ez aurrera; ez dakite doazen ala datozen; gehiago diren abertzaleak edo ezkerrekoak; Espainiarengandik deskonektatu nahi duten edo Madrilera joan nahi duten euren dotorezia erakustera eta moketa gainean ibiltzera. Aireak nondik jotzen dien ere ez dakite eta”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25