Prentsa Aretoa
Berriak
2020/07/04
Leixuri Arrizabalaga: “Berrikuntza gure orainaren eta etorkizunaren giltza da”
Bizkaiko zerrendaburuaren esanetan, I+G da EAJ-PNVk osasun krisiari eta krisi ekonomikoari emandako erantzunaren ardatz nagusia, eta aurreratu du alderdi jeltzaleak alor horretako inbertsioa handituko duela
“Barrikuntza da gure orainaren eta gure etorkizunaren giltz; EAJ-PNVk osasun krisiari eta krisi ekonomikoari emondako erantzunaren ardatz nagusia da”, ziurtatu du Leixuri Arrizabalagak, Eusko Legebiltzarrerako Bizkaiko zerrendaburuak, gaur arratsaldean Zamudion. Ildo horretan, alderdi jeltzaleak sektore horrekin duen konpromisoa nabarmendu du, eta “gure konpromisoa produktu eta zerbitzu barriei aplikautako zientzian, teknologian eta ikerketan gehiago inbertitzea da; teknologian eta barrikuntzan be”, adierazi du.
Arrizabalagak adierazi du berrikuntza sakoneko lasterketa dela, eta Euskadi ez dela hutsetik abiatzen. Hala, hamarkada batzuetatik hona “aldaketa globalera egokitzeko I+Gren aldeko apustua” egin dela gogorarazi du. Ildo horretan, azken legegintzaldian arlo horretako inbertsioa %5era iritsi dela esan du, eta agintaldi berriari begira, 'EAJ-PNVren konpromisoa inbertsio hori %6ra igotea da', aurreratu du. Izan ere, berrikuntza gehiago “Enplegu gehiago eta kalidade hobekoa da; bizi-kalidade handiagoa eta aberastasun handiagoa, gizarte-politiketan inbertitu ahal izateko”, eta adierazi du EAJren helburua Euskadi berrikuntzaren Europako erreferente bihurtzea dela.
Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidenteak ere hitza hartu du Zamudioko Lehendakari Agirre plazan egin den mitinean. Lurraldeko buruzagi jeltzale gorenak eskerrak eman ditu, eta azken hilabeteetan EAJ-PNVko ordezkari publiko guztiek egindako lan handia hartu du adibidetzat. “Horri buruz ari gara konpromisoaz ari garanean”, adierazo du. “Ez dogu gauza abstraktuez berba egiten, eguneroko lanaz berba egiten dogu. Herri honekiko konpromisoa egunero egiten dogun lanarekin probatzen da”, ziurtatu du.
Konpromiso horren jarraipena bermatu ahal izateko, EAJ-PNVrentzat botoa eskatu du Atutxak. “Gureak baditugu, baina orain gai izan behar dogu inguruan ditugun boto horiek bat egin dezaten EAJ-PNVk Euskadi aurrera aterateko dauen konpromisoagaz”, eskatu du. Hala, uztailaren 31n alderdi jeltzaleak bere 125. urteurrena ospatuko duela gogorarazi du. “Ez dago urtebetetze ospakizun hoberik EAJ-PNVrentzat, Iñigo Urkullu Gobernu indartsu baten buru ikustea baino”. “Arduraz eta errealismoz idatzitako programa batekin aurkeztu ginan. Idatziz jarten doguna gure eguneroko lanarekin beteten dogu. Baina, horretarako, U-12an indartsuak izan behar dogu, eta Iñigo Urkulluri indartsu egin behar dogu”, eskatu du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25