Prentsa Aretoa
Berriak
2020/08/25
Aitor Estebanek Ogasun Ministerioaren udalen gerakinak erabiltzeari buruzko "konfiskatze-planteamenduaren" aurka egin du
Bozeramaile jeltzaleak Ministroen Kontseiluak onetsitakoaren ordezko beste errege lege-dekretu bat eskatu dio Espainiako Gobernuari. «Estatua ezin da Europar Batasuna baino zorrotzagoa izan gai honetan», kritikatu du Kongresuaren Diputazio Iraunkorrean
Aitor Estebanek Ministroen Kontseiluak onetsitako errege lege-dekretuaren aurka egin du gaur. Horren bitartez, hain zuzen ere, udalek gerakinak Ogasun Ministerioari lagatzea planteatu da. «Txantxa dirudi udalerriek aurrezkiak eduki ahal izateko modu bakarra Estatuari emanez izateak», salatu du Diputatuen Kongresuan.Kongresuaren Diputazio Iraunkorrean, Esteban kexu agertu da Espainiako Gobernuak ez ikusiarena egin duelako «Ogasunak bide horretatik ez jotzeko» eman dizkioten «ohartarazpen» guztien aurrean. Bestalde, Udalerrien eta Probintzien Espainiako Federazioarekin hartutako akordioa kritikatu du, «alderdi bakarrekoa» izan baita. «Zerga Erantzukizuneko Agintaritza Independenteak ere Aurrekontu Egonkortasunari buruzko Legea hori aldatu beharra adierazi du, eta Europar Batasunak baimena eman du gastu-araua bertan behera uzteko eta malgutzeko zein aldatzeko aukera aztertzeko. Estatua ezin da Europar Batasuna baino zorrotzagoa izan gai honetan», kritikatu du.
Horrez gain, Estebanek EAEko eta Nafarroako udalen «foraltasuna» aipatu du, eta gogorarazi du Toki Administrazioen Arrazionalizazioari eta Iraunkortasunari buruzko Legean bertan adierazi dela udalerrien finantza-tutoretza ez dagokiola Ogasun Ministerioari, foru-aldundiei eta Nafarroako Gobernuari baizik, hurrenez hurren. Horri dagokionez, nabarmendu du Ministerioak proposatutako eta Kontseiluen Ministroak onetsitako errege lege-dekretua ez litzatekeela EAEko eta Nafarroako udaletan aplikatu behar, baita arauan kontu hori argitzeke dagoela ere.
Hori guztia dela eta, Estebanek errege lege-dekretua aldatzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari, Kongresuan bozkatu eta tramitatu aurretik; «izan ere egoera hau ez da zuzenketen fasean konponduko». «Dekretua beste bategatik aldatu behar da. Gai oso serioa da, Estatuko Aurrekontua bezain serioa, eta ezin da ad calendas grecas atzeratu. Gehiengo nahikoa duen akordio bat behar da, Ministroen Kontseiluak onetsitakoa ordezkatuko duen dekretu bati buruzko akordio bat, alegia», adierazi du.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25