Prentsa Aretoa
Berriak
2021/05/14
BBBk “onartezin” jo ditu goizaldean Bedia eta Lemoako batzokien kontra egin diren erasoak
EAJ-PNVren Bizkai Buru Batzarrak bere egoitzen kontra egin diren azken erasoak salatu eta gaitzetsi ditu, atzo Bilbo Zaharra, Mungia eta Galdakaoko batzokietan, eta Sabin Etxeko fatxadan egin zirenei gehitzen zaizkiela gogoan
Bizkai Buru Batzarrak bere batzokien kontra egin diren erasoak gaitzestera irten beharra ikusi du gaur. Oraingo honetan izan dira Bediako egoitza (udalerri honetako udaletxean ere pintadak egin dira) eta Lemoako batzokia. Bi eraso hauek gehitzen zaizkie atzo bertan Bilbo Zaharra, Mungia eta Galdakaoko batzokietan, eta Sabin Etxean egin zirenei. Pintada guztietan mehatxuak egiten dira EAJ-PNVren eta Ertzaintzaren kontra eta, berriz ere, Ernaik izenpetu ditu, ezker abertzalearen gazte erakundeak. Halako jokaerak erabat onartezinak eta gaitzesgarriak dira, eta agerian uzten dute euskal gizartea iraganeko denboretara eramatearekin tematuta dauden pertsonen ahultasun politikoa eta kultura demokratikorik eza. Halaber, euskal gazteriaren gehiengoa balore demokratikoetan hazita dago eta, beraz, talde hauek eta ekintza hauek ez dituzte, inola ere, gure gazteriaren pentsamoldea eta asmoak ordezkatzen.
Jarduera hauek era berean erakusten dute pandemiak ekarri duen salbuespen egoera honetan, batzuek jarraitu nahi dutela iraganean utzi nahiko genituzkeen jokamoldeak eta metodoak erabiltzen, besteak beste xantaia, mehatxua edo hertsapena. Oraindik ez dira konturatu euskal gizarteak elkarbizitza aukeratu duela, bai eta ezberdina errespetatzeko bidetik joatea ere, eta erabat arbuiatzen duela gizartean gatazka elikatuko dituen edozein jarduera.
Horregatik, jarduera hauen egile eta erantzuleei erreklamatu nahi diegu berehala amai dezatela amorru- eta haserre-giroa sortzea besterik bilatzen ez duten eraso antolatuekin. Horrela izan ezik, gizartearen gehiengoari oso zail egingo zaio ezker abertzalea bere sorreraren hamargarren urteurren arranditsuan ahoz aldarrikatzen ari den jarrera demokratikoaren benetasuna sinestea.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25