Next Euskadi

Prentsa Aretoa

Berriak

2021/11/19

Aurrekontuetan lortutako inbertsioei “balorazio positiboa” eman die Aitor Estebanek, baina ohartarazi duenez “Senatuan izapide luzea geratzen da oraindik”

Sabin Etxean egin den prentsaurrean Kongresuko Euskal Taldeko bozeramaileak gogoratu duenez aurrekontuei buruzko negoziaketa “atipiko” honetan lortu egin da EAErako BGDSren kudeaketa osoa, baina gogora ekarri duenez “bada garaia” AHTa euskal hiriburuetara nola sartuko den zehazteko

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Aitor Estebanek, Kongresuko Euskal Taldeko bozeramaileak, “balorazio positiboa” eman die gaur Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko Batzordean egin den izapideari eta Euskal Autonomia Erkidegoarentzat eta Nafarroako Foru Komunitatearentzat lortu diren inbertsioei, baina ildo beretik ohartarazi du Espainiako Gobernuko izapideei oraindik falta zaiela “Senatuan bide luzea” egitea. Horrela, Estebanek gaineratu du Espainiako gobernuarekin egiten ari diren eztabaidetan jorratu diren “gai garrantzitsuenen artean” dagoela AHTa euskal hiriburuetara nola sartuko den erabakitzea. “Eztabaidatzen jarraitzen ari gara akordioak lortzeko AHTa hiriburuetara sartzeko moduaz eta prozesuaz, proiektuari bultzada erabakigarria emateko. Nahiko nuke zehaztea , garaia delako. Kezkatzen gaituen gaia da”, baieztatu du.

Sabin Etxean egin den prentsaurrean, Estebanek “atipiko” jo du 2022ko Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko negoziaketa, aurreko urteetakoarekin alderatuta, eta esan du horrela izaten ari direla izapidea “presaka” egin delako eta aurretik akordio globalik egon ez delako. Hala, eta Euskal Taldearen bozeramailearen hitzetan “apurka-apurka joan behar izan dugu”.

Nolanahi ere, Estebanek balioa eman nahi izan die Euskal Taldeak onartutako 41 zuzenketei bai eta horien bidez Euskadirako eta Nafarroarako lortutako inbertsioei ere. Guztira 30 milioi eurotik gorako balioa egiten dute, eta I+G+b sustatzeko proiektuei buruzkoak dira, kultura-sustapenaz, itsasertzeko jarduketez edo azpiegituren hobekuntzaz gain. Inbertsio horiei, gainera, kuantifikatu ezin diren beste batzuk gehitu beharko litzaizkieke, Estebanek berak azaldu duen bezala, hala nola ibilgailu elektrikoen trafikorako portu-tasaren murrizketaren eragina, adibidez, Pasaiako portuak lehiakortasuna galtzea saihestuko duena; edo Sestaoko Galindo HUAren azpiegitura hidraulikoei buruzko zuzenketak, eta Gipuzkoako Añarbeko kanala. Hauetan ez da kopuru zehatzik ezarri, baina denek batera 50 milioi euroko kopurua egin lezakete.

Gainera, eta alderdi ekonomikotik egin diren zuzenketak alde batera utzita, Estebanek EAJ-PNVren beste lorpen batzuk nabarmendu nahi izan ditu, Estatuko Aurrekontu Orokorren negoziazioen esparruan. Besteak beste, joan den hilabetean EAErako lortu zen BGDSaren kudeaketa osoa, erabiltzaileek luzaroan eskatutako Karrantza-Bilbao trenbidearen maiztasuna handitzea, edo lurralde historikoei gaikuntza nazionaleko toki-administrazioko funtzionarioen izendapenei (idazkariak eta kontu-hartzaileak) dagozkien ahalmenak aitortzeari buruzko akordioa, “gure autogobernuarentzat oso garrantzitsua den zerbait”, adierazi du.

Azken batean, Estebanek berretsi du “orain arte” aurrekontuei buruzko eztabaida “modu egokian eta positiboan” ari dela garatzen herritarrentzat, baina berretsi du oraindik izapide luzea geratzen dela Senatuan, harik eta kontuak behin betiko onartu arte.

Next Euskadi