Prentsa Aretoa
Berriak
2021/11/23
Itxaso Atutxaren esanetan “gaixotasuna ez zabaltzeko neurriak hartzea” galarazi dute epaileek
Bizkai Buru Batzarreko presidente andreak ez du ulertzen EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Covid ziurtagiria atzera bota izana, eta aitortu du berak ez dakiela “noren zaintzan eta zeren bermetan” baztertu duen tribunalak Eusko Jaurlaritzaren eskaria
Itxaso Atutxak, Bizkai Buru Batzarreko presidenteak, ez du ulertzen atzo EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Covid ziurtagiriaren erabilera eskatzeko Eusko Jaurlaritzak egindako eskaerari emandako ezezkoa. “Ez dakit noren zaintzan eta zeren bermetan hartu daben epaileek erabaki hori”, baieztatu du. Gogora ekarri duenez, Jaurlaritzak pandemia osoan hartu dituen erabagiak “gaixotasunaren hedapena ekiditeko” izan direla, eta “uste dot, hori dela momentu honetan epaileek baimentzen ez dabena; eta hori, grabea da”, baloratu du.
“Ez dakit harrituta ete nagoan, haserretuta edo ezer ez ulertzeko gai nazela konturatu nazen”, esan du tribunalak ziurtagiriaren beharra baztertu izanaren aurrean. Bizkaia Irratian egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, “%10 bat inguru dago momentu honetan Euskadin txertatu barik”, euretariko batzuk umeak direlarik. Beraz, “atzokoaren ostean, noren eta zeren bermetan hartu da erabagi hori? Txertatuta ez dagoen ehuneko horren eskubideen aldeko defentsa horretan hartu da erabakia? Zer gertatzen da txertatu garenen %90agaz? Oso zentzuduna izan da euskal gizartea, zer gertatzen da eurakaz?”, kritikatu du.
Defendatu duenez azkeneko 18 hilabete luze hauetan abian jarri diren neurri guztiak, hau barne, Covid-aren hedapena murrizteko izan dira eta “hori guztia ez bada gizartea babesteko pentsatuz hartu diran neurriak, nik ez dakit, benetan, epaileek zer uste daben”, galdetu dio bere buruari. “Errespetuz esaten dut, badakit epaileen lana ez dala erraza eta legeak interpretatzeko ere badagozala. Baina ezin neike ulertu, pandemian gertatu jakun moduan, zelan Estaduko beste toki batzuetan Covid ziurtagiria eskatzen jatan epaile batzuk lege berberagaz onartu dabelako, eta Euskadin ez. Ez dut ulertzen”, amaitu du.
Beste gai batzuen artean, BBBko presidente andrea EAJ-PNVk asteburu honetan BECen egingo duen Batzar Nagusiaren inguruan ere mintzatu da. “126 urte bete doguz aurten Alderdi moduan, eta 126 urte honeetan, gure aurretik egon diranak, oso erabagi gogorrak eta bereziak hartu izan dabez, askotan, momentu txarragoetan eta latzagoetan”, gogoratu du. Burukide bizkaitarrak adierazi duenez, “gure erantzukizuna da orain, inoiz izan dogun ordezkaritza instituzional zabalena daukagun honetan”, EAJ-PNVren proiektua aurrera eramateko, “gizarteagaz bat egitea eta gizarteari entzutea”. Horregatik, “entzuketa aktibo deitzen dogun ekimen hori martxan jarriko dogu, gizarteagaz bat egiteko benetan agenda politikoa sortu dagigun hurrengo urteetan daukaguzan erronka guztiei aurre egiteko”, aurreratu du. Horrela, EAJ-PNVren alderdikide, alderdizale eta lagun guztiei hurrengo igandean, azaroak 28, BECeko ekitaldian parte hartzeko deia zabaldu die EAJ-PNVrekin partekatu dezaten “Euskadiko hurrengo urteetako ekimenak martxan jartzeko helburua eta, batez be, gizarte osoagaz bat egin dagigun Euskadi handiago egiteko eta pertsonak askeago izan daitezan”.
Azaroaren 25a, Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta Emakundek egindako kanpaina asko gustatu zaio Atutxari eta horrekin bat egin du. “Oso garrantzitsua da” tratu txarrak, bai fisikoak bai psikikoak, jaso dituzten edadeko andrazkoen egoera agerian jartzea, “inork baino gehiago itzalpean izan diralako; eurei be geure solidaridadea zor deutsagu, baina batez be, gure babes- eta laguntza-eskaintza egin behar deutsagu”, defendatu du irmoki.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25