Prentsa Aretoa
Berriak
2025/11/19
EAJ-PNVk Batzar Nagusietan azaldu ditu Usansolon egingo den geltokiari buruz EH Bilduren argudioen koherentziarik eza
Talde jeltzaleak EH Bilduri deitoratu dio jarrera aldatu izana eta zorroztasuna erreklamatu du hiritarrei informatzeko orduan, geltokiaren kokapena erabakitzea Aldundiari barik, ETSri dagokiola gogoratuz
EAJ-PNVk gaur azaleratu ditu EH Bilduk metroko 5. Linearen inguruan planteatzen dituen argudioen “etengabeko kontraesanak” eta, hain zuzen, Usansolon egingo den geltokiari dagokionez. Irene Edesa ahaldunak, talde jeltzalearen ordezkariak, nabarmendu duenez “geltokien kokapena erabakitzea ez da Bizkaiko Foru Aldundiaren eskumena”, ETSrena baizik (Euskal Trenbide Sarea), tren bidezko garraio gaietarako eskuduntza erakunde horrena dela gogoratuz. “Ulertzen dugu fokoa hor jarri beharko zenuketela, plataforma eta udalerriko herritarrak nahasten ibili barik. Zuek jakin dakizuelako eskuduntzak norenak diren”, deitoratu die.
EAJ-PNVren aldetik gogoratu nahi izan dute EH Bildu gaur egun metroaren lehen lerroko defendatzailearena egiten saiatzen ari den arren “duela 30 urte argi eta garbi agertzen zen Bizkaiko mugikortasuna eraldatu zuen azpiegitura honen kontra”. Ereduen arteko aldea argi eta garbi dago: “EAJ-PNVk bere hasieratik defendatu du metroa, eta koherentzia berarekin defendatzen jarraituko dugu 2025ean”.
Edesak oso bereziki adierazi du EH Bilduk Usansoloko geltokiaren kokapenaren inguruan esandakoen koherentziarik eza. “Galdakaoko Udala izan zen, EH Bildu gobernuan zegoela, ETSri eskatu ziona geltokia ospitaletik ahalik eta hurbilen jartzeko”, gogoratu du Iñigo Hernando alkateak 2023ko urtarrilaren 26ko osoko bilkuran esan zuena gogoratuz. Kontraesan hauei gehitzen zaie EH Bildu ez zela agertu Usansoloko udaletxean 2024ko uztailean egin zen osoko bilkuran, non Geltokia Erdigunean plataformak aurkeztutako adierazpen instituzionala bozkatu baitzen, geltokia herriko erdigunean egotea eskatzeko. “Halako jokaerek ez diete mesede egiten ez Usansolori ezta herritarrei ere”.
EAJ-PNVko ordezkariak berriz esan du bere Alderdiaren jarrera argia dela. “Geltokiaren kokapena ETSk erabakitzen du, eta ez Aldundiak. Gauza hauek nahastea jendeari iruzur egitea bezalakoa da”. Zentzu honetan, batzarkide taldeak defendatu du Aldundiaren konpromisoa dela azpiegituraren finantzaketa zati bat ematea, baldin eta lurralde kohesioari laguntzen badio, baina ezein geltokiren kokapen zehatza erabaki gabe. “Usansoloko herritarrek gauzak argi azaltzea merezi dute, eta argitasuna hasten da eskuduntza bakoitza nori dagokion azalduz”, esan du.
Talde jeltzaleak bere esker ona adierazi du metroa lurralde kohesiorako tresna gisa bultzatzeko orduan Aldundiak egin duen lanagatik. “Duela 30 urte Bizkaia aldatu zuen proiektuaren alde egin zen, eta gaur berdin egiten jarraitzen dugu, uste sendo berberarekin. Horixe da koherentzia”, amaitu du EAJk.
Nabarmenak...
EBB
2025/11/23
Bizkaiko Foru Aldundia
2025/11/17
EBB
2025/11/14
Eusko Legebiltzarra
2025/11/13
Europako Legebiltzarra
2025/11/06
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Europako Legebiltzarra
2024/05/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
EBB
2024/09/29
Europako Legebiltzarra
2024/05/22


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS















