Prentsa Aretoa
Berriak
2022/03/01
Izaskun Bilbao inbasioaren aurka: “Gora Ukrania Askatuta. Errusiarrak bai, Putin ez”
“Gora Ukrania Askatuta. Errusiarrak bai, Putin ez” aldarrikapenarekin laburbildu du Europako Parlamentuko EAJ-PNVko diputatu Izaskun Bilbao Barandicak Errusiak inbaditu duen herrialdeari eman nahi dion babesa eta Vladimir Putinek agindu duen erasoaren kontrako gaitzespena
Ordezkari jeltzaleak uste du errusiar federazioaren barruan bere presidentearen politika gerrazaleari oposizio egitea dela erasoari amaiera emateko giltzarria. Eta berean, harro agertu da Europako Batasunak eman duen erantzunarekin eta Kremlin-aren erregimenaren kontra ezarri diren zigor ekonomikoak eta inbaditutako herrialdeari eman zaion laguntza ekonomiko, politiko eta militarra babestu ditu.
Europako Parlamentuko osoko bilkurak ebazpen bat onartu du bilkura hunkigarria egin ondoren, non Europako diputatuek Volodmyr Zelenskyy Ukrainako presidentearen mezua bideokonferentzia bidez entzun duten. Bermeoko politikariak adierazi nahi izan du Ukrainako hiritargoa eta erakundeak babesten dituela “gure Batasunak han egin duen lana babesten dut. Europa demokratiko, aske eta aurreratuaren argudioak defendatu dira gerraren eta dominazioaren ankerkeriari aurre egiteko”.
Izaskun Bilbao Barandicak Vladimir Putin Errusiako presidenteaz esan du “antzinako kaudilloak” bezalakoa dela, inbasio honekin ezkutatu nahi duelako bere herriak dituen arazoak konpontzeko gaitasunik ez duela. Errusia oso askotarikoa da. Errusia txirotuta dago. Errusia, herrialde gisa, maldan behera doa bere gobernuaren eta presidentearen hutsegiteengatik. Horregatik, ukrainarrek nahiago dute Europako Batasuneko kide izan, Putinen azpian sufritzen jarraitu baino”.
“Errusiako diktadoreak, amaitu du Bilbao Barandicak, bere hiritargoaren arazoak konpontzeari ekin baino lehen, beste herrialde bat inbaditzen du, errugabeak erailtzen ditu eta, bere estatu barruan, gerraren kontra agertzen diren guztiak atxilotzen ditu. Zorionez, gero eta gehiago dira horiek. Errusia barruan ere jarraituko du hazten gerraren kontrako aldarrikapena. Errusiar hiritargoa ezinbestekoa da zorakeria honekin amaitzeko. Bi mezu argi eta garbi helarazi behar diegu: errusiarrak bai, Putin ez. Gora Ukrania Askatuta!”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25