Prentsa Aretoa
Berriak
2022/03/08
Aitor Estebanek “egiazko lotsagabekeria” jo ditu Juan Carlos I.aren irregulartasunak, eta “argibideak” erreklamatu dizkio
Kongresuan eman den prentsaurrekoan, Euskal Taldeko bozeramailea, berriz ere, Erregeari bere eginkizun ez instituzionaletan bortxaezintsuna kentzearen aldeko agertu da
Aitor Estebanek, Diputatuen Kongresuko Euskal Taldeko bozeramaileak, “egiazko lotsagabekeria” jo ditu Juan Carlos I.ak eginiko irregulartasunak, eta bere finantzak “argitzea” erreklamatu dio.
Estebanek adierazpen hauek egin ditu gaur Kongresuan eskaini duen prentsaurrekoan, atzo bertan Errege Etxeak errege emerituak bidalitako eskutitza ezagutarazi ondoren non `iraganeko gertakariengatik” damutu baita eta Abu Dabitik Espainiar estatura `maiz´ itzultzeko borondatea adierazi baitu.
“Kezkagarriena da gauza askok argitu gabe jarraitzen dutela; batzuk egiaztatuta geratu dira, besteak beste Estatuko Burutza bezalako instituzioa baliatu izana, bere probetxu pertsonala ateratzeko”, baieztatu du. Zentzu berean, Estebanek berretsi du EAJ-PNVk hainbatetan adierazi duela Erregearen bortxaezintasuna mugatu beharra dagoela, Espainiako Konstituzioak jasotzen duen bezala. “Estatuko Buruari ezergatik ere epaitzerik ez egotea, niretzat erabateko aldrebeskeria da Estatu demokratikoa zer den kontuan izanik. Konstituzioan zehaztu behar al da hori? Gezurra dirudi, baina egin behar bada, albait arinen izan dadila”, baieztatu du.
“Hau dena ikusita, argi dago ondorengotza nola gertatu zen: presaka eta korrika, egun batetik bestera eta azalpenik eman gabe. Baina, jakina, hainbeste gauza ikusita….. Ez ziren zurrumurru hutsak, datuak ziren. Estatu gisa, Herri gisa, eskandalu hutsa da hau”, amaitu du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25