Prentsa Aretoa
Berriak
2022/03/11
“Europaren nortasunaren parte den aldetik” hizkuntza-eta kultura-aniztasuna aldarrikatu du Estrasburgon Josune Gorospek
Gaur CoFoEk egin du osoko bilkuran, Euskal Taldeko diputatu eta Konferentzia honetan Gorteen ordezkaritzako kide denak gogora ekarri duenez euskara da “EBko hizkuntzarik zaharrena”, eta Europako Batasunari eskatu dio “seriotan har dezala” hizkuntza gutxituen egoera
Josune Gorospek, Euskal Taldeko diputatu eta Europaren Etorkizunari buruzko Konferentzian Gorteen ordezkaritzako kideak, Estrasburgon aldarrikatu du Europako hizkuntza- eta kultura-anizasuna, eta Europako Batasunari erreklamatu dio “seriotan har dezala”, hizkuntza gutxituen egoera.
CoFoEk egin duen osokoan, non `Hezkuntza, Kultura, Gazteria eta Kirola´ jorratu dituen Europako panelaren gomendioak eztabaidatu baitira, Gorospek adierazi du EAJ-PNVk bat egiten duela eztabaidara eraman den agirian eleaniztasunaren inguruan jasotzen diren hausnarketekin, eta ildo beretik gogora ekarri duenez “euskara, Euskal Herriaren hizkuntza, Europako Batasuneko hizkuntzarik zaharrena” da. Zentzu berean azaldu du “araudia egiteko aurrerapausoak eman behar direla”, eta “tresnak” eskatu ditu esparru honetan “benetan aurrera egin ahal izateko”, “hizkuntza- eta kultura-aniztasuna Europaren nortasunaren parte ere badelako”. “Kulturak elkarren artean trukatzeak ere izan behar du EBren kultura ondare“, gaineratu du.
Bigarrenez, Gorospek gogora ekarri nahi izan du hiritargoak planteatu duen gaietako bat, hau da, osasuna eta kirol praktikak osasunerako dakartzan onurak, eta nabarmendu duenez “kirola ere ulertu behar da Europaren nortasun-elementutzat, bai eta Europaren nortasun eta kohesiorako elementutzat ere”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25