Prentsa Aretoa
Berriak
2022/04/28
Euskal Taldeak Krisiari aurre egiteko Dekretuaren alde bozkatu du: “Herritargoari ezin diogu okerreko mezua helarazi”
EAJ-PNVk bere botoekin babestu du plan ekonomikoa, “oso larritzat” jo duen ustezko espioitza kasutik bereizi nahi duela nabarmenduz. Alabaina, Gobernu zentralari erreklamatu dio “jokaera aldatzea, azken orduko larritasunak saihesteko”
Diputatuen Kongresuko Euskal Taldeak Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuna emateko Plan Nazionalaren barruan presazko neurriak hartzeko Dekretu Legearen alde bozkatu du gaur. Idoia Sagastizabal diputatu jeltzaleen bozeramaile ekonomikoak nabarmendu duenez “ezin diegu okerreko mezua helarazi herritargoari eta enpresei, gaurkoa bezalako momentu kritikoan, non jokoan baitago laguntza ekonomikoen multzo handi bat inflazioa gelditzeko eta prezioak egonkortzeko”.
Bilkuran hitza hartu duenean, Sagastizabalek aipatu egin du Pegasus programaren bidez ordezkari politikoei egin zaien ustezko espioitza kasua eta “oso larritzat” jo du. Ondoren azaldu du bereizi egin behar dela Behe ganberan eztabaidatu den Dekretuak jasotzen dituen neurrien irismenetik eta inpaktutik. Nabarmendu behar da,halaber,Dekretu honek jasotzen dituela energiaren prezioak beheratzeko, familiei eta enpresei laguntzeko eta egungo egoera ekonomikoak gehien kaltetu dituen sektoreei laguntzeko neurriak.
Halaber, diputatu jeltzaleak Espainiako exekutiboari erreklamatu dio “jokaera aldatzea, azken orduko larritasunak saihesteko” eta Dekretuaren edukiak zehazteko orduan Gobernuaren eta parlamentuko taldeen artean ematen ari den komunikaziorik eza kritikatu du: “Ez dute gehiengo osorik, baina izango balute bezala ari dira”.
Komunikaziorik eza horren ondorioz, Sagastizabalek iragarri du Euskal Taldeak hainbat zuzenketa sartuko dituela Dekretua Lege Egitasmo gisa izapidetzen denean. Horien artean nabarmendu behar dira industria elektrointentsiborako neurriak zabaltzera zuzendutakoak, enpresa gehiagok izan dezaten bidesariak murrizteko aukera industriari CO2-aren zeharkako kostuak konpentsatzeari dagokionez zenbatekoa handitzeko; beste enpresa batzuek, gasaren industria intentsiborako laguntzetan EJSN berriak sartzea ahalbidetzeko; edo gasaren tarifa arautua Erkidegoko gas-galdarak dituzten bizilagunen erkidegoetara zabaltzeko.
Bozeramaile jeltzaleak azpimarratu nahi izan du erregaien hobariaren arazoak argitu beharra dagoela gasolindegiei emaniko aurrerakinei dagokienez eta “galerekin saltzen ari direlako”.
Bestetik, Sagastizabalek gogoratu du Dekretu honek ez duela jasotzen Espainiako gobernuak krisiari aurre egiteko sortu duen “neurri nagusia”: gasaren desakoplea, alegia. Neurri honek Europako Batzordearenoniritzia jaso berri duela ospatu ondoren, diputatu jeltzaleak eskatu du arau honen “letra txikia” onartu aurretik ezagutu ahal izatea. Hain zuzen ere, Sagastizabalek azpimarratu du Euskal Taldeak hilabeteak daramatzala gasaren garrantziaz ohartarazten. Izan ere Osoko bilkuran ekimen bat aurkeztu zuen argindarraren preziotik desakoplatzea proposatuz. Proposamena, alabaina, ez zen Kongresuan onartua izan Espainiako gobernua osatzen duten talde parlamentarioek abstentzioa bozkatu zutelako.
Amaitzeko, Sagastizabalek salatu du Lege honek aldarazten duela “Informazio sare eta sistemen segurtasun Dekretua” eta herri administrazioei inposatzen zaiela Inteligentzia Zentro Nazionalera atxikitako Zentro Kriptologiko Nazionalak derrigorrez eman beharreko txosten loteslea, gainerako administrazio guztiak “birzentralizatzeko eta kontrolatzeko”. Diputatu jeltzaleak iragarri du Euskal Taldea saiatuko dela kontu hau zuzentzen.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25