Prentsa Aretoa
Berriak
2022/05/21
‘Entzunez Eraiki‘ ekimenaren inguruan batu dira Txorierri, Mungialde eta Uribe Kostako ordezkariak, eskualde hauetako hiritarren ardurak jorratzeko
EAJ-PNVk Bizkaian abian jarri duen entzuketa prozesuaren barruan egin den bilera honen xedea izan da euskal gizartearen beharrizan berriei erantzungo dien proiektu politikoaren garapenari laguntzea
“Entzunez Eraiki’ da EAJ-PNVk abian jarri duen ekimena, egungo euskal gizarteak dituen kezka eta beharrizanak lehen eskutik entzuteko eta, horrela, ardura horiei erantzuna emateko proiektu politikoa garatu ahal izateko. Horretarako, ezinbestekoa da udalei entzutea”. Hala azaldu du Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarraren presidenteak entzuketa aktiboko eta solaskidetza- eta lankidetza-dinamika honen helburu nagusia. Talde jeltzaleak hilabeteak daramatza lan honetan bere proiektu politikoa hiritargoarekin partekatzeko eta etorkizuna herritarrekin lankidetzan eraikitzeko. Gaur goizean, Txorierri, Mungialde eta Uribe Kostako 80 bat herri eta barne ordezkari batzartu dira Sabino Arana Fundazioan, eskualde hauetan etorkizunera begira planteatzen diren erronkez eta aukerez hausnartzeko. Parte hartzaileen artean bertan izan dira Bizkai Buru Batzarraren presidente andre Itxaso Atutxa,BBBko burukide Jon Andoni Atutxa, Ana San Nicolás, Leixuri Arrizabalaga eta Aitor Landa eta eskualde hauetako alkate eta uri ordezkari ugari.
“Mundu mailan ematen ari diren aldaketa sakon eta handien garaian bizi gara eta Euskaditik, bai eta Bizkaitik ere, arretaz begiratu behar diegu aldaketa horiek onerako etor daitezen, gizarte eta Herri gisa”, azaldu du Atutxak. Horretarako “oso garrantzitsua, erabat ezinbestekoa, gure herriei bizitza ematen dieten gizabanakoen kezkak, beharrak eta erronkak lehen eskutik ezagutzea”. ‘Entzunez Eraiki’ egitasmoak ahalbidetzen digu gizartearekin partekatzea, berdinetik berdinera, gure proiektua indartzeko eta aberasteko; hiritargoaren eskutik eraiki nahi dugun proiektua, hiritargoarengana itzul dadin erarik eraginkorrenean”, aurreratu du.
Gaurko hitzordua gehitzen zaio “Bilbo, Ezkerraldea, Meatzaldea, Enkarterri, Lea Artibai eta Busturialdea eskualdeetako herri eta barne ordezkariekin eta esparru ezberdinetako adituekin orain arte eginikoei”, nabarmendu du BBBren presidentea. Baina “entzuketa-egutegiarekin jarraituko dugu hurrengo egunotan ere; gaurkoa izan da EAJ-PNVren eguneroko bizitzan parte hartzen dugun pertsonekin, baina asko eta asko geratzen zaizkigu oraindik. Alderdikide ez direnekin ere batzartuko gara, beren iritziak, asmoak, kezkak eta ilusioak ezagutu nahi ditugulako, gure programetan jaso, epe labur,ertain eta luzerako diseinatu behar dugun lan politikoa zehazterako orduan”, amaitu du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25