Prentsa Aretoa
Berriak
2022/06/11
EAJ-PNVren “talde-lan nekaezinaren indarra” balioetsi du Aitor Estebanek, Galindoko Ur Araztegia berritzea eta hobetzea ekarriko duelako
Euskal Kongresuko Euskal Taldea eta Sestaoko alkate andrea epe laburrean berrituko duten azpiegitura hidraulikoaren aurrean agertu dira gaur goizean, eta adierazpenak eskaini dituzte Euskal Taldeak Estatuko Aurrekontu Orokorrei aurkeztutako zuzenketari esker instalazio horietan egingo diren eguneratze-lanen berri emateko. Ainhoa Basabe Sestaoko alkate andrearen hitzetan obrek “nabarmen hobetuko dute Sestaoko herritarren eta herrialde osoaren bizi kalitatea”
Euskal Taldeko bozeramaile Aitor Estebanek adierazpenak eskaini ditu gaur Galindoko ur araztegiaren instalazioan Sestaoko alkate andre Ainhoa Basaberekin, eta EAJ-PNVren talde-lan nekaezina balioetsi du Bizkaiko Ezkerraldean kokatuta dagoen azpiegitura hidraulikoa berritzea eta hobetzea ahalbidetuko duelako, Euskal Taldeak 2022ko Estatuko Aurrekontu Orokorrei aurkeztutako zuzenketari esker.
“Lan honek markatuko du lehenaren eta orainaren arteko ezberdintasuna hondakinen tratamenduan eta Bizkaiko hiritargoaren bizi kalitatean”, baieztatu du Estebanek, eta jarraian azaldu du gutxi gora behera 40 milioi euroko kostea izango duela. Kostearen %80 finantzatuko du Estatuak eta %20 Bilbao-Bizkaia Uren Partzuergoak.
Gainera, jeltzaleen bozeramaileak gogora ekarri du “lehen urratsa” 2010ean eman zela, Bizkaiko hondakin urak garbitzen dituen araztegiaren instalazioak interes orokorreko deklaratu ondoren, eta une hartatik aurrera talde-lana ezinbestekoa izan dela “behin betiko urratsa” emateko. Zehazki, hobekuntza horiek Euskal Taldeak Estatuko 2022rako Aurrekontu Orokorretan sartu zuen zuzenketa baten ondorio dira. Zuzenketa horren bidez, Estatuko Administrazio Orokorrak obra horiek egiteko konpromisoa hartu zuen, enkargua Aguas de las Cuencas de España, S.A. Estatuko Merkataritza Sozietateari eginik (ACUAES). Gainera, onartutako testuan jasotzen den bezala, Estatuko Administrazio Orokorrak Bilbao-Bizkaia Ur Partzuergoaren titulartasuna lagako du berritzea amaitzen denean.
Ainhoa Basabek, Sestaoko alkateak, nabarmendu du hobekuntza horrek Ezkerraldeko udalerriaren eskaera historikoari erantzuten diola, EAJ-PNVren konpromisoa betez. Basabek azpimarratu duenez, proiektu hau estrategikoa da instalazio hidraulikoaren funtzionamendua modernizatzeko, 30 urte igaro eta gero, eta herrialde osoko eta araztegitik gertu bizi diren familien bizi-kalitatea hobetzeko. Ildo horretan, Sestaoko alkateak adierazi duenez “instalazio honek sortzen dituen kiratsak murriztean nabarituko dugu hobekuntza”.
Nabarmenak...
GALDAKAO
2025/10/26
Senatua
2025/10/07
Eusko Jaurlaritza
2025/10/07
Bizkaia BBNN
2025/10/02
Eusko Legebiltzarra
2025/10/02
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Europako Legebiltzarra
2024/05/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
EBB
2024/09/29
Europako Legebiltzarra
2024/05/22


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS















