Prentsa Aretoa

Berriak

2022/09/16

Urkullu Lehendakaria: “Herrialde garatuenak beren aniztasuna ondoen kudeatzen jakin dutenak dira”

Iñigo Urkulluk Immigrazio- eta asilo-politikei buruzko Europako Konferentzia ireki du, Europako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak antolatuta

rss Ezagutzera eman
Urkullu Lehendakaria: “Herrialde garatuenak beren aniztasuna ondoen kudeatzen jakin dutenak dira”

ARGAZKIA JAITSI

Lehendakariak ziurtatu du munduko herrialde garatuenak beren aniztasuna kudeatzen hobekien jakin dutenak direla, eta, beraz, gure herriaren garapen ekonomikoa eta soziala aberasten eta laguntzen duen aniztasun hori integratzen asmatuko duen eredu bat diseinatzera animatu du. Iñigo Urkullu arduratu da Immigrazio- eta asilo-politikei buruzko Europako Konferentzia irekitzeaz. Konferentzia hori Bilbon egingo da egun hauetan, Europako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak antolatuta.

Lehendakariak gogorarazi du euskal gizartea askotarikoa dela eta hala izaten jarraituko duela; izan ere, datuek erakusten dute Euskadira etortzen diren atzerritar gehienek hemen ezartzen dutela beren etxea, eta, beraz, integrazioaren bidean aurrera egiten jarraitzearen alde agertu da. Azaldu duenez, familiei laguntzeko politikez gain, Euskadik immigrazioa behar du lan- eta demografia-beharrei erantzuteko. “Ondorengo belaunaldiei begira, immigrazioa onerako izango da, eta hori aukeratzat hartu behar dugu”- esan du.

Hitzaldiaren beste une batean, errealitate eta premia berrietara egokitzeko azken urteotan garatzen joan diren estrategiak aipatu ditu, eta Hirugarren Sektore Sozialarekiko lankidetza instituzionalaren eredua nabarmendu du; izan ere, sektore hori harrera-eredu humanitarioak, proaktiboak, pertsonarengan oinarrituak eta inklusiboak sortzen ari da. Adibide gisa aipatu ditu Migrazioaren aldeko euskal Ituna, 2019ko azaroan sinatutakoa, edo 2022-2025 aldirako Herritarren, immigrazioaren eta asiloaren kulturarteko VI. Plana. Ekimen horiek, ondoren, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek aurkeztu ditu Europako konferentzia honen hitzaldietako batean.

Iturria: Irekia