Prentsa Aretoa
Berriak
2022/12/12
Erandioren alde eman dituen “lanak, dedikazioak eta konpromisoak” eraman dute Aitziber Oliban Gutiérrez berriz ere EAJ-PNVren alkategai izatera
Astrabudua, Erandiio Bekoa eta Erandiogoikoako Uri Erakundeek egungo alkatea aho batea aukeratu dute Erandioko Udala kudeatzen jarrai dezan
Aitziber Oliban Gutiérrez (Erandio, 1980) izango da, berriz ere, EAJ-PNVk Erandion 2023ko udal hauteskundeetarako aurkeztuko duen zerrendako burua. Hala erabaki dute udalerriko hiru uri erakundeek (Astrabudua, Erandio Bekoa eta Erandiogoikoa) oso balorazio positiboa eman baitiete egungo alkate andreak 2019an aginte makila eskuratu zuenetik bere herriaren alde eman dituen “lan, dedikazio eta konpromisoari”.
Oraingo agintaldia, zalantzarik gabe, itxaropenak eta aurreikuspenak aldatu dituen pandemia baten ondorioz, kudeatzeko zailenetako bat izan da. Hain zuzen, “arreta, lehentasunak eta aurrekontua sektore ahulenetara, bazterketa-arriskuan dauden biztanleengana eta hirugarren adinekoengana bideratu ditugu, orain arte ezezaguna zen egoera bat arintzen lagundu duen Talka Plan bete-betea prestatuz”, azaldu du Olibanek.
Etapa hori gaindituta, udalerriko EAJ-PNVren udal taldeak eta Uri Buru Batzarrek ahalegin handia egin dute honako hauek sustatzeko: jarduera ekonomikoa, enpleguaren sorrera, gaikuntza, gazte eta nerabeentzako aisialdi-jarduerak, jarduera fisikoa osasunerako giltzarri gisa, hiri hezitzailearen elkargunearen sorrera, eta Erandio alderdi fisikotik atsegin, garbi, ordenatu eta polita izango den udalerri bihurtzeko asmoa; elkartzeko eta aisialdirako guneekin eta komunitatea sortzeko jarduerekin.
Gaur egun, “hiriguneetako hirigintza-birsorkuntzako asmo handiko prozesu batean murgilduta dago Erandio. Prozesu horretan, industria-eremu zaharrak aldatu egiten dira, oinezkoentzako kaleak, espaloi zabalak, oinezkoari lehentasuna ematen dioten espazioak, berdeguneak eta parke publikoak dituzten bizitegi-ingurune bihurtzeko”, azaldu du berrautaketarako hautagaiak.
Aitziber Olibanek Politika eta Administrazio Zientzietan lizentziaduna da, Merkatuko Ikerketa eta Tekniketan ere lizentziaduna, eta Demokrazia Parte-hartzailearen Dinamizazio eta Tekniketan graduondokoa du. Oso sakon ezagutzen du bere udalerriko bizitza politikoa; izan ere, egungo legegintzaldian alkate izateaz gain, bere Udalbatzako zinegotzi ere izan zen 2003 eta 2011 artean. Era berean, Astrabuduako UBBan eta Bizkai Buru Batzarrean (Bizkaiko lurraldeko EAJ-PNVren exekutiba) barne karguak izan ditu.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25