Prentsa Aretoa
Berriak
2023/01/25
“Lehen eguneko ilusio berberak” gidatuko du Josu Gorospe Lapatza Dimako Alkatetzarako bidean
Egungo alkateak aitortu du “pozik eta konfiantzaz beteta” dagoela “gure auzoetan sortuko diren beharrei erantzuten jarraitzeko”
Josu Gorospe Lapatza Dimako egungo alkatea, EAJ-PNVren alkategaia izango da maiatzean egingo diren udal hauteskundeetan. Gorospek bere herriko alderdikideek eman dioten babesa jaso du eta esan du erronkari helduko diola “pozik eta konfiantzaz beteta zerrendako buru izaten jarraitzeko eta lehen eguneko ilusio berberarekin lan egiteko”.
Datozen lau urteei begira Gorosperen helburu nagusia izan da Dimako auzoei behar duten arreta ematea. Sakabanatutako bizitoki hauen aldeko lana jarraituko du egiten hurrengo legealdian ere. Era berean, Udalaren burua izan den aldi honetan II. Berdintasun Plana egin da, eraso matxisten kontrako protokoloa onartu da, lur-jausiak saihesteko lanak egin dira eta larrialdi kasuetarako apartamentu baten eraikuntza amaitu da. Halaber, nabarmen handitu dira udalak herriko hainbat talderi ematen dizkien laguntzak. “Diru-laguntza gehiago eman dira putzu septikoen garbiketarako, euskara ikasteko, kirola egiteko eta Dimako talde eta eragile kulturalentzat”, azaldu du.
Egungo alkateak, udal kudeaketan murgilduta, hurrengo legegintzaldian martxan jarri nahiko lituzkeen proiektuetako batzuk aurreikusten ditu. Hauen artean aurreikusten ditu HAPO berria egitea, kirol- eta aisialdi-instalazio berriak sortzea, turismoa sustatzea herrian aukera berriak sortzeko, eta industrialdea indartzea, enpresa berriak erakarriz. Gainera, hainbat proiektu garatzeko diru-laguntza garrantzitsuak lortu dira: saneamendu-sare berri bat, autokontsumorako instalazio fotovoltaiko bat eta osasun-zentroaren klimatizazioa.
Mekanikan espezializatutako ingeniari teknikoa da, eta hamarkada bat baino gehiago darama Arratiako (Zulaibar) Lanbide Heziketako Zentroan irakasle. Bertan, Mekanizazio-tailerra, Tailerrera aplikatutako teknologia eta Marrazketa teknikoa irakasgaiak ematen ditu. Ezkonduta dago eta alaba eta seme baten aita da. Mendia da bere pasio nagusia, “oinez, bizikletaz eta, batez ere, motorrean ibiltzeko”.
Gorospe Dimako alkatea da 2019tik, eta jaiotzez lemoarra bada ere, bizitza erdia baino gehiago darama Diman, duela 25 urte baino gehiago hara joan baitzen bizitzera. Dima aisialdirako herri aproposa da: Baltzolako kobazuloak, mendiak, Antzasti Museoa, inguruko jatetxeak... Leku pribilegiatua da bizitzeko, nabarmendu du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25