Prentsa Aretoa
Berriak
2023/03/05
“Pertsonak, auzoak, ekonomiaren garapena eta bizi-kalitatea” dira Juan Mari Aburtok Bilborentzat dituen lehentasunak
EAJ-PNVk Bizkaiko hiriburuan alkatetzarako proposatzen duen hautagaiak hirugarren legealdia egin nahi du Bilboko Udalean, eta elkarlana du tresna nagusi “gizarteari onura eta emaitza handienak ematen dizkiona delako”
2023 Bilboko udal-hautagaitza
HAUTAGAI ZERRENDA - 2023/03/052023 BBNN: Bilboko barrutia
HAUTAGAI ZERRENDA - 2023/03/05Juan Mari Aburto Rique
KURRIKULUMAK - 2022/11/29
Argazkiak...
“Badakizue zein diren alkate naizen aldetik ditudan hiru lehentasun nagusiak: pertsonak, auzoak eta ekonomiaren garapena eta Bilboko bizi-kalitatea”. “Bilbo eraiki nahi dut, B hizkiarekin hasita: berdintasuna, Bilbobus eta Bilbaobizi ; beste hainbat hizki gaineratuz: G: garbitasuna; I: irisgarritasuna eta A: aukerak; eta O hizkiarekin amaituz: oparotasuna. Oparotasuna alderdi pertsonalean, ekonomian eta gure barne bizitzan”, esan du Juan Mari Aburto Riquek (Bilbo 1961) hiribilduko alkate eta EAJ-PNVk hurrengo hauteskundeetarako aurkezten duen alkategaiak, datozen maiatzeko udal hauteskundeetan talde jeltzaleak Bilbon aurkeztuko duen hautagaitza osoa ezagutarazteko Bilboko Areatzan egin duen ekitaldian.
Alkateak, halaber, lankidetzan jarri du arreta, EAJ-PNVren nortasun-ezaugarrietako bat baita, “onura eta emaitza handienak ematen baitizkio gizarteari”, esan du. “Uste osoa dut erakundeen arteko elkarlanean; lankidetza publiko-publikoa, eta baita publiko-pribatua ere; lankidetza proiektuak aurrera ateratzeko giltzarri gisa”, eta, aldi berean, herritarren parte-hartzea erakundeei laguntzen dien eta elkarlanean aritzeko beste modu ezinbesteko bat dela ulertzen du: “Bide eta baliabideak ditugu partaidetza aktiboa ahalbidetzeko, zuen iritziak adieraz ditzazuen, proiektuak proposatzeko, hiria elkarrekin egiteko, daukagun hiria eta izango duguna guztion artean egingo dugunaren emaitza izango delako”, animatu ditu herritarrak. “Bilboren eraldaketa ez da amaitu; oraina du eta etorkizun handia du, eta guztion artean egin behar dugu. Jarrai dezagun Bilbo hobetzen, guztion artean”, eskatu du.
Bilboko hautagaiak hirugarren legegintzaldia egin nahi du Udalean, eta oso argi dauka bere buruari ezarri dion helburua: “Hau da nik nahi dudan Bilbo hiria, eta datozen urteetan lan egingo dugu errealitate izan dadin”. Gero eta kohesionatuago egongo diren eta bizi-kalitate handiagoa izango duten auzoek osatuko duten Bilbo hiria; emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna ezagutuko duena, edozein dela ere haien sexu-egoera, eta segurua izaten jarraitzen duena; Bilbo garbi eta jasangarria; hurbileko garraio publikoko zerbitzua izango duen eta hiribildu osoa lotuko duen Bilbo, gure adinekoentzako Bilbo irisgarria igogailu berriekin. Gazteriarentzako, ekintzaileentzako, inbertsioentzako, aisialdirako, kulturarako eta turismorako aukeraz betetako Bilbo bat izango da. Badakizue nik ez dudala hitz emango den-dena egingo dela; badakizue egiten dudana dela konpromisoa hartzea hori balioesteko, aztertzeko eta egingo dugun guztia ondo pentsatzeko. Badakizue nire promesa bakarra bilbotar guztien bizi-kalitatea hobetzeko lan egitea eta ahalegintzea dela, auzo guzti-guztiena, Bilbo deitzen den Botxo zoragarri honena”, hitzeman du.
BILBAO-BIZKAIA, ELKARREN ESKUTIK
Gaur goizekoa ekitaldi partekatua izan da, izan ere, EAJ-PNVk Batzar Nagusietarako Bilboko barrutian aurkeztuko duen zerrenda osatuko duten emakume eta gizonak aurkezteko ere balio izan dio. Oraingo honetan, Ana Otadui Biteri izango da zerrendaburua, Bizkaiko Ganberako egungo presidentea eta berriz ere aukeratua izateko aurkezten den hautagaia. Ekitaldian hitza hartu duenean, Otaduik aitortu du harro dagoela Batzar Nagusietan Bilbo ordezkatu ahal izateaz. “Bilbo munduko hiririk onena da, eta Bizkaiko Batzar Nagusiak dira, Europako legebiltzarrik historiko eta biziena. Bilbo hiri kosmopolita da, eta etengabe ari da eraldatzen”, esan du. Ondoren adierazi duenez, “Euzko Alderdi Jeltzalearen hautagaitzetako kide garenon konpromisoa eta erantzukizuna da etorkizun hori guztion artean eraikitzen jarraitzea, etorkizuna lantzeko helburuarekin egunero esnatzen den Bizkaia horren esperientziarekin eta ilusioarekin”.
Elixabete Etxanobe EAJ-PNVren Bizkaiko ahaldungai nagusi eta Herri Administrazio eta Erakunde Harremanetarako foru diputatuak ere hitz egin du gaur goizeko topaketan. Etxanobek ere, Aburtok bezala, hitza eman die bertaratutakoei: “Datozen urteetan, jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzen lagunduko duen Aldundi indartsua bermatuko dugu; enpresetatik, ETEetatik, mikroenpresetatik eta autonomoetatik gertu egongo den Aldundia, haien beharrei erantzunez eta lankidetzan arituz. Jarduera ekonomikoa eta kalitatezko enplegua sortzeko eta erakartzeko lankidetza. Industrian, merkataritzan, zerbitzu aurreratuetan, teknologian, ikerketan, kultura-industrian, lehen sektorean eta abar. Eta, horretarako, eskura ditugun tresna guztiak erabiliko dira, hala nola fiskalitatea. Bizkaiak behar dituen proiektuak elikatuz: ekintzailetzako nazioarteko zentroa, Energy Intelligence Center, AIC, teknologia-parkearen hedapena, eskualde-garapeneko proiektuak”, zerrendatu ditu. “Bizkaiak ekonomikoki indartsua izaten jarraitu behar du. Bizitzeko eta lan egiteko lurraldea. Hori da gure seme-alabei utzi nahi diegun Bizkaia!”, aurreratu du.
Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak eman dio amaiera ekitaldiari, hitzaldi labur baina motibagarri batekin. Bertan adierazi duenez, “harrokeriarik gabe, baina harrotasunez, ohorea da hautagai hauek aurkeztea: prest, konprometituta, ideiekin, ilusioarekin eta, garrantzitsuena, pertsonak bihotzean eta buruan daukatenak. Guztiak dira Euzko Alderdi Jeltzalearen ereduaren adierazle nagusiak”. Buruzagi abertzaleak hiru mezu helarazi nahi izan ditu. Lehena, euskal gizarteari. “Zarata politikoko garaiak bizi ditugu, politikak gogaitarazten dituen garaiak. Ziurgabetasun uneak ere bizi ditugu: 2008ko krisia, pandemia, krisia… Zarata politikoaren eta ziurgabetasun ekonomikoen aurrean, euskal gizarteak ziurtasun bat izan dezala: Euzko Alderdi Jeltzalea bere zerbitzura dauka. Prest gaude konplexutasun horri aurre egiteko, pertsona onenak ditugu, ideiarik onenak, eta dena emango dugu herri honen alde. Eta herriari bere babesa eskatzen diot, euskal erakundeak egon daitezkeen esku onenak EAJko emakume eta gizonen eskuak direlako”. Bigarren mezua, hautagaientzat izan da. Jendearen babesa eskatzen badugu, “gure onena eman behar dugu, eta, batez ere, pertsonak jarri behar ditugu beti gure ekintza politiko osoaren erdigunean. Jendea, beti gure buruetan”. Eta hirugarrena, alderdikide eta alderdizaleei. “Alderdia kalearekin eta jendearekin lotzen duen zilbor-hestea zarete. Inoiz baino aktiboagoak behar zaituztegu, Euzko Alderdi Jeltzalearen mezuaren hedatzailerik onenak izan zaitezten. Gure komunikabiderik onena zarete etxe, kale eta auzo guztietara iristeko. Beraz, orain, lanera, lanera eta lanera”, bukatu du.
Topaketa egin da Areatzako inguru jendetsuan. Bertan ere izan dira EAJ-PNVren 400 bat alderdikide, alderdizale, alderdiko hainbat herri kargudun eta barne-kargudun; Itxaso Atutxa BBBren presidentea; Jon Andoni Atutxa, Miren Araneta, Aitor Landa, Jane Eyre Urkieta, Jesús Lekerikabeaskoa, Maitane Ipiñazar, Ana San Nicolás, Bizkaiko exekutibako burukideak; Mireia Zarate, Ana Esther Furundarena eta Mikel Burzako EBBko kideak, eta erakundeetako ordezkari ugari, besteak beste, Iñigo Urkullu lehendakaria, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia, Pedro Azpiazu, Olatz Garamendi eta Gotzone Sagardui sailburuak; Amaia Antxustegi, Sergio Murillo eta Jose Mari Iruarrizaga foru diputatuak; Aitor Esteban Madrilgo Euskal Taldearen bozeramailea, eta Nerea Ahedo eta Imanol Landa Senatuko EAJ-PNVren ordezkariak.
Nabarmenak...
BBB
2024/10/09
Bizkaia BBNN
2024/10/02
BBB
2024/10/01
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25