Next Euskadi

Prentsa Aretoa

Berriak

2023/05/12

Juan Mari Aburto: “Pertsonak izango dira aurrerantzean ere nire lehentasuna eta nire jardun osoaren gakoa”

Hautagai jeltzaleak lanean “atsedenik gabe” jarraitzeko konpromisoa hartu du inor atzean gera ez dadin, eta argi eta garbi esan du: “Pertsonak ez dira zenbakiak, pertsonek aurpegia, bihotza eta begiak dituzte”

rss Ezagutzera eman
Juan Mari Aburto: “Pertsonak izango dira aurrerantzean ere nire lehentasuna eta nire jardun osoaren gakoa”

ARGAZKIA JAITSI

Aurrerantzean ere pertsonak izango dira Juan Mari Aburto EAJ-PNVren Alkatetzarako hautagaiaren lehentasuna eta konpromiso nagusia, izan ere, adierazi duenez, “pertsonak dira guztia: gure jardueraren erdigunea, gure jardunaren ardatz nagusia. Pertsonak dira, eta izango dira nire Udaleko lan guztiaren gakoa”, ziurtatu du.

Gaur goizean, Txurdinagako Europa Parkean, EAJ-PNVk gizarte-politiken arloan datozen lau urteotarako zehaztu dituen proposamenak partekatu ditu hautagai jeltzaleak. Aburto nabarmendu duenez, “pertsonak ez dira zenbakiak, pertsonek aurpegia, bihotza eta begiak dituzte”, eta atsedenik gabe lanean jarraitzeko konpromisoa hartu du inor atzean gera ez dadin eta Bilbok bikaintasunezko arreta izaten jarrai dezan Udal Gizarte Zerbitzuetan.

EAJ-PNVren hautagaitzak ekintzak indartuko ditu, Bilbok umeekin eta familiekin adeitsua den hiria izaten jarrai dezan, hiri plurala, irekia, solidarioa, inklusiboa eta anitza.

Bilboko Alkatetzarako hautagaiak argi utzi du adinekoak zaintzen eta babesten jarraituko duela nahi ez den bakardadea gainditzeko ekimenen bitartez, eta haien autonomia eta bizi-kalitate hobea sustatuz bizialdiko aro guztietan. Horren harira, Juan Mari Aburtok iragarri du adinekoentzako zentro berriak abiaraziko dituela Txurdinaga, Abandon, Matikon eta beste auzo batzuetan, adinekoen parte-hartze aktiboa bultzatzeaz gain, “izan ere, haien esperientzia eta ezagutza behar ditugu”.

Gizarte-bazterkeriaren arloan, Juan Mari Aburtok eta EAJ-PNVko taldeak arrisku-egoerak detektatzeko eta “esku-hartze azkarreko neurriak” bideratzeko lan egingo dute.

Berdintasuna, egiazkoa eta eraginkorra

Juan Mari Aburtoren apustua da Bilbon emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna “egiazkoa eta eraginkorra izatea” eta “emakumeak libre senti daitezela, beldurrik gabe, erabat ahaldunduta”, eta mezu garbi eta irmoa luzatu du horren inguruan: “emakumeei sentiarazi nahi diegu Udal hau haiengandik oso hurbil dagoela eta horma gaindiezina eraiki dugula indakeria mota guztien aurka, eta bereziki indarkeria matxistaren aurka”.

Bere proposamenen artean, nabarmentzekoak dira Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VI. Udal Planaren eta Sexu Aniztasunaren Plan Estrategikoaren elaborazioa, eta Bilboko Emakumeen Etxea eta Emakumeak Ahalduntzeko Eskolaren sustapena.

Amaitzeko, Aburto hautagaiak argi utzi du nolako Bilbo nahi duen: “beti ere pertsonen ondoan, Eskua luzatuta, proiektuak eta ekintza auzo guztietan dituena. hori da nik nahi            dudan bilbo, bihotza eta bizi-kalitatea dituena, izan ere, Bilbo etorkizunerai begira dago. Bilbao aurrera, batera”.

Next Euskadi