Prentsa Aretoa
Berriak
2023/05/15
Juan Mari Aburto: “Bilboko auzo guztiak hobetzeko lan egiten jarraitzea da gure ibilbide-orria, plan eta jarduketa gehiagorekin”
EAJ-PNVren alkategaiak irisgarritasun unibertsalaren alde lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi du igogailu gehiagoren eraikuntzarekin, kaleak atseginagoak eginez eta bizikleten sarea handituz... eta datozen lau urteotan Auzokide Planaren aurrekontuari 8milioi euro gehiago bideratuko zaizkiola iragarri du
Juan Mari Aburto EAJ-PNVren Alkategaiak San Adriango Floresta Parkean aurkeztu du gaur, hirirako prestatu duen Programaren barruan asmorik handienetakotzat jo dituen proiektuetako bat, Bilboko Auzoak, hauen aldeko konpromiso irmoa azalduz berriz ere: “Bilboko auzo guztiak hobetzeko lan egiten jarraitzea da EAJ-PNVren ibilbide-orria. Denok batera, Bilbo bakar batean”.
Juan Mari Aburtok gogoratu duenez “hirian zehar ibiltzea” gustatzen zaio, beti koaderno gorria aldean daramala, hobetu beharreko alderdiei buruzko oharrak hartzeko. “Etxerako lanak apuntatzen ditut, eta batez ere, arreta handiz azpìmarratzen ditut auzoetako bizilagunek egiten dizkidaten iradokizunak. Koaderno gorrian apuntatu dudan gehiena –aitortu du– EAJ-PNVk Bilborako prestatu duen programan agertzen da: 100 jarduketa zehatz baino gehiago aurreikusi ditugu Barruti guztietarako eta auzo guztietarako”.
“Planak ditugu eta etorkizuneko estrategia bat”, ziurtatu du berraukeratua izateko hautagaiak, eta irisgarritasun unibertsalaren alde lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi du igogailu gehiagoren eraikuntzaren bitartez. Besteak beste, igogailu berrietarako kokalekuak iragarri ditu: Zorrotza, Olabeaga, Irala, Artazu Bekoa, Begoña, Zurbaranbarri... Ildo horretan, erabateko konpromisoa agertu du “gure kaleak atseginagoak egiteko, oinezkoentzako esparru gehiagorekin; eserleku, umeentzako parke eta berdegune gehiago jartzeko, etxebizitzak zaharberritu eta hurbileko merkataritza sustatzea xede duten plan berriak bultzatzeko, eta argiteria, garbiketa, hondakinen kudeaketa nahiz airearen kalitatea hobetzeko, besteak beste”.
8 milioi gehiago Auzokide Planarentzat
Hiri osoko auzoei zuzendutako ekintza-planak indartzeko, nobedade bezala, Auzokide Planaren aurrekontuari urtean beste 2 milioi euro bideratuko zaizkiola iragarri du, guztira zortzi milioi gehiago agintaldi osoan: “Hau da, diru gehiago herritarrek lehenetsitako hobekuntza-lanak bultzatzeko, eta horren ondorioz, planaren guztizko aurrekontua 56 milioi eurokoa izango da, Bilbo osoan obretan egiten diren gainerako inbertsioez gain”.
Era berean, Juan Mari Aburtok proposamen zehatzak azaldu ditu “bizikleta-sarea nahiz bizikleten erabilera eta mailegu-zerbitzua handitzeko. Bilbobuseko lineak egokitzeko, TAO-gune berriak sortzeko aukerak aztertzeko, Hurbileko Polizia garatzeko...”.
“proiektu eta ekintza asko auzoz auzo eraikitzen ari garen Bilbo honetarako. Hauxe da EAJ-PNVren Bilbo, Bilbo kohesionatua eta bizi-kalitate handia duena pertsona guzti-guztientzat. Etorkizunera begira. Bilbao, Aurrera, Batera!”.
Nabarmenak...
BBB
2024/10/09
Bizkaia BBNN
2024/10/02
BBB
2024/10/01
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25