Prentsa Aretoa
Berriak
2023/05/31
Aitor Esteban: “Esperientziak erakutsi digu hurrengo legealdi batean Sánchezekin gauzak bestela planteatuko genituzkeela”
Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan, Estebanek nabarmendu du EAJ-PNV ez dela sartuko Vox barne hartuko duen ekuazioan, eta jeltzaleek Madrilen egiten duten lana, gestiora bideratua, alderatu du EH Bilduren marketin-ariketarekin
Aitor Estebanek, Diputatuen Kongresuko EAJ-PNVren bozeramaileak, gaur esan du uztailaren 23an egingo diren hauteskundeak ez direla presidentzialistak, baizik eta “herritargoak Gorteetako ordezkariak aukera ditzan egiten den bozketa”. Zentzu berean eta hauteskundeen emaitzak ezagutu eta eratu ahal izango diren gehiengoak ikusi arte itxaron behar dela ziurtatu ondoren berretsi duenez “EAJ-PNV ez da sekula izango Vox barne hartuko duen ekuazioan”, baina era berean ohartarazi duenez “legealdi honetako azken hiru urte eta erdiko esperientziak erakusten digu gauzak bestela planteatuko genituzkeela Sánchezekin”.
“Sánchezek egin du une bakoitzean komeni izan zaiona, botorik merkeena bilatuz besteekin konpromisoak izan arren. Hala jardun du, izan duen marjinarekin, eta askotan egin du. Horrek deserosotasuna eragin du, baina halakoa da Sánchez: bera eta bere gauzak”, laburbildu du Estebanek.
Edozein kasutan, bozeramaile jeltzaleak balantze positiboa egin du aurrekontuetako konpromisoen betepen mailaz. “Pozik nago aurrekontuetako akordioen %80 bete direlako, eta ikusiko dugu falta diren gauza batzuk epe laburrean egin ahal diren”. Alderantziz, Estebanek nabarmendu du ez dela borondaterik eman “inbestidurako akordioaren zati bat garatzeko”, besteak beste Euskadi eta Kataluniaren nazio izaeraren aitortzari dagokion puntua. “Borondaterik ere ez da izan Espainiako gobernuak ezarri zuen transferentzien egutegia betetzeko. Aldiriko trenen transferentzia itxita zegoen eta pendiente jarraitzen du. Horrek atsekabetuta uzten zaitu”, adierazi du.
Edozein kasutan, eta Estatuak Europako presidentetza berenganatzeko bezperan gaudela eta aldi berean erakundeak eratzeko negoziaketak egiten ari direla hauteskundeak deitzeak “zentzu handirik” ez duela nabarmenduz, Estebanek esan du igandeko hauteskundeetako emaitzak ezin direla hauteskunde orokorretara estrapolatu. “Ikusteko dago uztailaren 23an ordezkaritzarik handiena nork lortuko duen”. “Nik argi daukat gu gestio lanetan egon garela eta EH Bildu marketin kontuetan. Saldu diren hainbat gai ez dira gauzatu edo Euskadin ez dute eraginik izan. Eta lagundu die Espainiako estatuan ere Bildurekin egin den erabilera politikoak; PPk modan jarri du. Guk herritargoari aurkeztuko dizkiogu guk egin ditugunak, benetan egin direnak, eta ikusiko dugu uztailean zer gertatzen den.
Azkenik, iragan igandeko udal eta foru hauteskundeen emaitzez galdetu diotenean, Estebanek esan du emaitza horiek ez dutela esan nahi ziklo aldaketa emango denik, batzuek hala esan arren, eta gogoratu du 2011an terminologia berbera erabili zela. Edozein kasutan, aitortu du EAJ-PNVk beherakada handia izan duela eta “hutsegite batzuk” egin direla, baina “itxaropentsu” agertu da uztailaren 23ko hauteskundeei begira. Estebanek “bestelako giroa” iragarri du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25