Prentsa Aretoa
Berriak
2023/09/18
Iñigo Iturratek Euskadik sexu- eta ugalketa-eskubideak eskualde ahuletan defendatzeko duen konpromisoa erakutsi du Panaman eta El Salvadorren egiten ari den kongresuan
EPFek, Europako parlamentarien sareak, antolatutako nazioarteko foro batean parte hartzen ari da legebiltzarkide jeltzalea eta gai honetan EAEko taldearteko koordinatzailea
Iñigo Iturrate EAJ-PNVko legebiltzarkidea Panamara eta El Salvadorrera joango da datozen egunetan, EPFek (European Parliamentary Forum for Sexual & Reproductive Rights) sexu- eta ugalketa-eskubideei buruz antolatutako jardunaldietan parte hartzeko. Europako parlamentari sare horrek konpromisoa agertu du eskualde ahulenetan sexu- eta ugalketa-eskubideak babesteko. Kasu honetan, erakundeak bereziki aztertuko du Latinoamerikako eta Karibeko egoera, eta kontrazepzioa, familia-plangintzako politikak, sexu-hezkuntza, abortuaren despenalizazioaren aldeko borroka eta emakume kriminalizatuen egoera izango ditu ardatz. Kontrazepzioaren atlasa ezagutarazteko ere aprobetxatuko da.
Iturratek, 2012an sortutako sexu- eta ugalketa-eskubideei buruzko Eusko Legebiltzarreko taldearteko koordinatzaileak, Euskadik eskubide horiek defendatzeko duen konpromisoa defendatuko du. Eta, gainera, euskal osasun ereduaren errealitatea erakutsiko du. “Euskadik bere herritarren eskubideak defendatzen ditu, bai eta munduko edozein lekutan eskubide horiek ez dituzten pertsona guztienak ere. Hori dela eta, ahalegin handia egin behar dugu garapenerako lankidetzako politiketan, bai kooperazio-proiektuak finantzatzeko funts garrantzitsuak eskainiz, bai erakunde eta kooperanteen sare sendo baten bidez”, Iturratek azaldu duenez.
Legebiltzarkide jeltzaleak Gasteizko Ganberan eratutako sexu- eta ugalketa-eskubideen euskal taldearen garrantzia azpimarratu du. Talde hori, aldi berean, sexu- eta ugalketa-eskubideen Europako Foroaren parte da. “Giza eskubideekiko, multilateralismoarekiko eta elkartasunarekiko konpromisoak adierazpide egokia aurkitzen du mekanismo horren bidez. Alderdi politikoetako diputatu-taldeak gara, eta gai honetan interes eta konpromiso komuna dugu", adierazi duenez, "topagune eta elkarrizketa-gune zintzoa da".
Izan ere, El Salvadorreko jardunaldia 2020an hasitako sexu- eta ugalketa-eskubideen euskal taldeartekoak eta herrialde horretako kolektibo feminista batzuek elkarrekin egindako lanaren emaitza da. Proiektu hori, Eusko Legebiltzarrak proposatuta, EPF (European Parliamentary Forum for Sexual & Reproductive Rights) sarearen proiektuan sartu zen, eta lankidetza hartatik sortu zen Iñigo Iturratek orain parte hartzen duen jardunaldia.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25