Prentsa Aretoa
Berriak
2024/12/13
Bizkaian “izaera sozial nabarmena” duten aurrekontuak aurkeztu izana aldarrikatu du EAJ-PNVk, eta oposizioko taldeei eskatu die esateko “zer kolektibori ez laguntzeko prest dauden”
Batzarkide talde jeltzaleak Partido Popularrak eta Elkarrekin Bizkaia-Talde Mistoak aurkeztu dituzten osoko bi zuzenketen kontra bozkatu du, 2025erako aurrekontuek izapidetze prozesuan jarraitzea ahalbidetuz

Jesus Lekerikabeaskoa - Bizkaiko aurrekontuak 2025 (osoko zuzenketak)
MINTZALDIA - 2024/12/13
Bizkaiak 2025. urterako izango dituen kontuek “izaera sozial esanguratsua izango dute eta lurralde kohesiora bideratuta daude, argi eta garbi”, eta “eskatzen dizuet esatea zer kolektibo edo sektoreri laguntzearekin konforme ez zaudeten”. Horixe izan da Jesus Lekerikabeaskoa Arrillaga batzarkide talde jeltzalearen bozeramaileak gaur Bizkaiko 2025erako aurrekontu proposamenari osoko zuzenketak aurkeztu dizkioten oposizioko talde biei luzatu nahi izan dien mezu nagusia, Partido Popularrari eta Elkarrekin-Bizkaia Talde Mistoari, alegia.
Lekerikabeaskoak aditzera eman duenez, Bizkaiko Foru Aldundiak 2025. urtean izango du 2.174,3 milioi euroko aurrekontua. Kopuru horretatik 1.650,3 milioikoa izango da foru aldundiko sailek datorren ekitaldirako eskuragarri izango duten kopurua. Bozeramaile jeltzaleak sailez sail aletu ditu jarduerarik esanguratsuenak eta neurri hauen hartzaile izango diren kolektiboak, neurriok “pertsonak erdigunean jartzen dituela” nabarmenduz. EAJ-PNVri dagokionez, “pertsonak aipatzen ditugunean, zaurgarriak, adinekoak, haurrak, gizarteratzea, berdintasuna eta gizartean gutxien dutenak esan nahi ditugu, horiek guztiak gure lehentasuna dira”. Dena dela, etorkizunera begira, epe ertain eta luzera ere, “guztiz beharrezkoa da zerbitzu onak ematea eta aberastasuna sortzeko gai izatea”, borondate hori delarik aurrekontu proiekturik ezaugarririk nabarmenena “pertsonei eta bizi proiektuei laguntzeko helburua du; bizi proiektu hori eta persona hori ere gizartearentzat lagungarri izango direlako”, adierazi du.
Ildo beretik oposizioko taldeei txarretsi die Bizkaiko hiritargoaren “bizi kalitatea” hobetzen duten aurrekontuak “atzera bota nahi izatea”, batez ere beharrizan egoeran dauden pertsonena. Horren adibide gisa jarri du Gizarte Ekintza sailari dagokiona: “Gaur zuen osoko zuzenketak onartuko bagenitu, sail honek eskuragarri izango duen kopurua 40 milioi txikiagoa izango litzateke. EAJ-PNVk ez du halakorik onartuko, gutxien duenari gehiago lagundu eta gutxiago eskatu behar zaiolako, hitzez eta egitez”. Hala, talde horiei eskatu die publiko egitea “aipatu ditudanen artean zer kolektibo, arlo edo sektoreri laguntzearekin konforme ez zaudeten. Susmoa dut, egia esatekotan, guztiarekin ados egongo zaretela”, amaitu du.
Nabarmenak...
Santurtzi
2025/02/05
Eusko Jaurlaritza
2025/02/03
Eusko Jaurlaritza
2025/01/22
Europako Legebiltzarra
2025/01/22
Europako Legebiltzarra
2025/01/17
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
Europako Legebiltzarra
2024/05/22