Prentsa Aretoa
Berriak
2025/06/27
Euskadiko Osasun Itunaren “arrakasta” ospatu du EAJ-PNVk, etorkizuneko osasun publikoaren ildo estrategikoak onetsi baitira
Alderdi jeltzalea pozik agertu da eragile sozial, politiko, sindikal eta sanitarioek euskal osasun-sistemaren ikuspegi integral baten inguruan lortutako "akordio historikoagatik", Europako publikoena izaten jarraitzeko konpromisoa jasotzen baitu, eta horren helburua kalitatezko osasun-arreta bermatzea da, pazienteak erdigunean jarriz
Euskadiko Osasun Itunaren hirugarren fasearen “arrakasta” ospatu du gaur EAJ-PNVk, kontsentsu zabal batez onetsi baitira Euskadin etorkizunera begira izango dugun osasunbidearen 24 ildo estrategikoak. Neurri horiek jarriko dira abian eta Mahaiak egingo die beharrezko jarraipen eta ebaluazioa.
Aitor Esteban Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak arlo horretan egin den lan guztia txalotu du, eta ildo beretik nabarmendu duenez “euskal gizarteak Osasun zerbitzua hobetzeko egin digun eskariari erantzun diogu”. “Konpromisoa eta erantzukizuna eskaintzen dugu gure Herriaren ongizatearen zerbitzura”, esan du. Halaber, Estebanek Euskadiko Osasun Itunaren lanketan parte hartu duten entitate sozial eta politikoei, sindikatuei eta osasun alorreko eragileei eskertu die aldi honetan eginiko ahalegin guztia.
Mahai honetan EAJ-PNVren ordezkaria izan da Jon Aiartza eusko legebiltzarkidea, eta pozik agertu da Bilbon Euskadiko Osasunaren Itunaren batzarra amaitutakoan. Aiartzak bere aldetik berretsi du talde jeltzaleak bere egiten dituela akordioa eta jasotzen dituen neurriak. “Euskadiko Osasunaren Ituna arrakasta bat izan da. Orain abian jarriko dira itunean adostutako ildo estrategikoak, datozen urteotan ere Osasun Sistema Publikoa hobetzen jarraitzeko. Gainera, laugarren fasean, neurriak jarriko dira martxan eta horien jarraipena egingo da”, ziurtatu du.
EAJ-PNVk bere egin du eta izenpetu egin du gaur bertan onetsi den akordioa, Euskadiko Osasun Sistema publikoak Europako publikoena izaten jarrai dezan eta lankidetza pribaturako egun bideratzen den % 5,6ko portzentajea ez igotzeko konpromisoari eutsiz. Talde hau 500 lagunek osatu dute, gehien bat teknikariek eta adituek. 10 hilabeteko lana egin dute esandako ildo estrategiko horiek ezartzeko. Diagnostiko eta hausnarketa dogmatikoekin jarraituz Itunaren onarpena atzeratu nahian dabiltzanen aurrean, EAJ-PNVk lanean jarraitzen du neurriak onartzeko eta martxan jartzeko eta Euskadiko Osasun Sistema Publikoa indartzen jarraitzeko, zeina talde jeltzalearen Eusko Jaurlaritzak sortu eta 1984an martxan baitzuen euskal hiritargoari ahalik eta zerbitzurik onena emateko borondatearekin.
Nabarmenak...
GALDAKAO
2025/10/26
Senatua
2025/10/07
Eusko Jaurlaritza
2025/10/07
Bizkaia BBNN
2025/10/02
Eusko Legebiltzarra
2025/10/02
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Europako Legebiltzarra
2024/05/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
EBB
2024/09/29
Europako Legebiltzarra
2024/05/22


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS















