Prentsa Aretoa
Berriak
2025/07/09
BBBk “onartezin” jotzen ditu EAJ-PNVko politikarien eta udaltzaingoaren kontrako adierazpenekin Uribe Kostako hainbat udalerritan agertu diren pintadak
Iñigo Ansola Bizkaiko jeltzaleen buruak ahobatezko salaketa egitera deitu du “pertsona edo erakundeen kontrako mehatxu, irain edo intimidazio ororen aurrean”
Iñigo Ansola Bizkai Buru Batzarraren buruak “onartezin” jo ditu bart goizaldean Uribe Kostako hainbat udalerritan EAJ-PNVko ordezkari politikoen eta udaltzaingoaren kontra agertu diren pintadak. Hala, burukide bizkaitarraren esanetan, halako jokaeren aurrean “ezin gara isilik geratu; salatu egin behar ditugu eta sendo gaitzetsi”. “Ez da onargarria beste albo batera begira geratzea pertsonek edo taldeek herritarrak eta erakundeak iraintzen dituzten bitartean. Marra gorri bakarra da halako jokaera bakar bat salatu barik ez uztea”, nabarmendu du.
Leioan eta Berangon egin diren pintadek, zeinetan mehatxuak, irainak eta intimidaziozko mezuak egin diren, ez dute lekurik lurraldeko ezein udalerritan, eta ez dute euskal hiritargoaren gehiengoa ordezkatzen. Halako erasoak, erakunde demokratikoen eta beren ordezkarien kontrako eraso zuzena izateaz gain, gizartean nagusitu beharko liratekeen elkarbizitza eta errespetua mehatxatzen dituzte.
Nabarmenak...
PLENTZIA
2026/04/15
BERRIA
2026/04/15
URDULIZ
2026/04/14
SUKARRIETA
2026/04/14
SESTAO
2026/04/14
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












