Prentsa Aretoa

Berriak

2026/02/22

Iñigo Ansolak ezker abertzaleari dei egin dio Euskadiri egonkortasuna eta aurrerabidea ekarriko dion akordiora

Euskadin fronteak bultzatzeko ideiari dagokionez, Ansolak ezekoan egin du azpimarra: "Argi eta garbi esaten diegu ezetz. Euskadik ez du fronterik behar, are gutxiago Euskadin ez dagoen eta espero ez den ultraeskuinaren aurka ".

Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Iñigo Ansola Bizkai Buru Batzarreko presidenteak Maruri-Jatabeko demokraziako sei alkateak omentzeko ekitaldian parte hartu du gaur. "Gure herriari, Maruri Jataberi eta Euskadiri emandako konpromisoa eta erantzukizuna" goraipatuz, alkateen lana eta dedikazioa aitortu ditu.

Ekitaldian, Ansolak EAJ-PNVren kultura politikoa eta "egiteko modua" nabarmendu ditu. "Guk argi daukagu: beti egin dugun bezala, Euskadiren interesak defendatuko ditugu, euskaldunenak beste ezeren gainetik".

BBBko presidenteak argi hitz egin du ezker abertzaleari buruz: "Euskadin akordio proposamen guztiei marra gorriak jartzen dizkie eta Espainian eskatzen dioten guztiari alfonbra gorria jartzen die". "Euskadin dena da negatiboa: ez Osasun Itunari, ez Hezkuntzaren Euskal Legeari, ez berrikuspen fiskalari, ez Industria Planari, ez Euskal Finantza Aliantzari, ez Etxebizitzaren Premiazko Neurriei buruzko Legeari... Eta orain Eudeli eta EHUri ere, ezetza. EH Bilduk ezetz esan die EAEko aurrekontuei eta baietz Espainiako aurrekontuei... ", azaldu du.

Ansolak eskatu dio ezker abertzaleari bat egin dezala egonkortasuna, elkarrizketa, erakundeekiko errespetua eta autogobernu gehiago ekarriko dituen ezberdinen arteko akordioarekin, "Euskadiren aurrerabidearen akordioekin bat egin dezaten" eskatu dio esker abertzaleari.

Euskadin fronteak bultzatzeko ideiari dagokionez, BBBko presidentea irmo mintzatu da: "argi eta garbi esaten diegu ezetz. Euskadik ez du fronterik behar, are gutxiago Euskadin ez dagoen eta espero ez den ultraeskuinaren aurka ". Ansolaren arabera, ultraeskuina urria da Euskadin eta hori euskal gizarteari esker dela uste du. "Memoria daukagu. Gure amamek eta aitek, amek eta aitek populismo berriak nor ordezkatzen duten irakastsi digute... erakundeak, demokrazia, berdintasuna edo askatasunaren bera ukatzearen atzean, Gerra Zibilean ezagutu zuten faxismoa dago" azaldu du. Testuinguru horretan, Eusko Alderdi Jeltzaleak ez du inongo frontetan parte hartuko "eta, are gutxiago, Euskadin akordio proposamen guztiei marra gorriak jartzen eta Espainian eskatzen dioten guztiari alfonbra gorria zabaltzen dioten esker abertzalearekin" ohartarazi du.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!