Prentsa Aretoa
Berriak
2026/03/08
Berangoko EAJ-PNVk hauteskunde konpromisoa bete du Lantzarteko aparkaleku berriarekin eta auzoaren birmoldaketa integralarekin lanean jarraitzen du
Alderdi jeltzalea faseka ari da bultzatzen Lantzarten mugikortasuna eta irisgarritasuna hobetzeko eta oztopo arkitektonikoak kentzeko proposamena.
Berangoko EAJ-PNV hauteskunde programan jasotako konpromisoetako bat gauzatzen ari da: Lantzarte auzoa birmoldatzea, irisgarritasuna eta mugikortasuna hobetuz eta oztopo arkitektonikoak kenduz. Jarduketa faseka planteatu da, eta aparkaleku-eremu berri bat egokitzea izan da hasierako urratsa. Dagoeneko udalerriko gune jendetsuenetako bati zerbitzua ematen ari zaio, okupazio-maila handiarekin eta herritarren balorazio positiboarekin.
Aparkaleku berri honek auzoan bizi diren lagunen beharrak hartzen ditu kontutan, bai eta elizara, Udalera, Berangoeta Kultur Etxera eta Berango Merana Ikastetxe Publikora doazenenak ere. Berangoko EAJ-PNVk argitu duenez, aparkalekuak sortzea ez da jarduketa isolatu bat, legegintzaldiaren hasieratik planifikatutako eraldaketa integral baten lehen urratsa baizik.
Lehen fasea amaituta, alderdi jeltzaleak proiektuaren bigarren etapa abiarazi du. Etapa hau auzoaren berrantolaketa osoan oinarritzen da; izan ere, “U” formako lau eraikinek osatzen dute auzoa, eta barruko espazioek ez dute antolamendu argirik izan orain arte. Helburua da ingurune irisgarriagoa, funtzionalagoa eta seguruagoa sortzea, oinezkoen eta ibilgailuen arteko bizikidetza argiagoa eta ordenatuagoa ahalbidetuz, eta hasieran aurreikusitako kaleak oinezkoentzat ez bihurtzeko herritarren erabakia errespetatuz.
Horrekin batera, proiektu honek beste zenbait ekintza aurreikusten ditu, hala nola hiri-sareak eta argiteria publikoa berritzea, gutxienez bi metroko zabalera duten espaloiak sortzea, desnibelak kentzea eta bigarren mailako bideetan aparkalekua berrantolatzea, orain arte zehaztu gabe zeuden plazak mugatuta.
Jarduketa honekin, alderdi jeltzaleak berretsi egiten du plangintzan, hartutako konpromisoak betetzean eta Berangoko auzoak pixkanaka hobetzean oinarritutako kudeaketa-eredua.
Nabarmenak...
BERRIA
2026/04/15
URDULIZ
2026/04/14
SUKARRIETA
2026/04/14
SESTAO
2026/04/14
BERRIA
2026/04/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












