Prentsa Aretoa
Berriak
2026/04/12
Iñigo Ansola: "'Guernica' eta Euskadi berriz elkartzea izango litzateke oroimena, demokrazia, giza eskubideak eta askatasuna aldarrikatzeko ekitaldi handienetako bat"
Gaur goizean, Saibigain mendian askatasuna eta balio demokratikoak defendatu zituzten gudari eta miliziano asturiarrak omentzeko ekitaldia egin dute. BBBko presidenteak eskerrak eman dizkie "askatasunaren, giza eskubideen, demokraziaren eta justizia sozialaren balioak bere egin zituen Euskadiren alde" borrokatu zutenei
Iñigo Ansola Bizkai Buru Batzarreko lehendakariak eta Ion Gambra Euzkadi Buru Batzarreko burukideak Saibigain mendiko batailan eroritako gudari eta miliziano asturiarrak omentzeko ekitaldian parte hartu dute gaur goizean. Komunikabideei egindako adierazpenetan, BBBko presidenteak memoria historikoarekiko konpromisoaren eta horren oinarri diren balioen erakusle izango litzatekeenean jarri du arreta: "Picassoren 'Guernica' bederatzi hilabetez etxera itzuli ahal izatea. Euskadira". Ansolaren ustez, badago teknologia nahikoa lekualdaketa berme guztiekin egin ahal izateko. "Aste honetan bertan ikusi berri dugu gizakia ilargira iristeko gai dela, eta uste dugu azterketa bat eginez gero koadroa berme guztiekin ekarri ahal izango dela, Euskadin, erreparazio ekimen gisa erakusgai izateko", azaldu du.
Ansolak azaldu duenez, Picassoren 'Guernica' historiako koadro garrantzitsuenetako bat da, aparteko mihiseak eta jazoera historikoak osatua, bonbardatutako Euskadiko hiribildu batean izandako gertakariak berak. Bi elementu horiek berriz elkartzea "memoria, demokrazia, giza eskubideak eta askatasuna aldarrikatzeko ekintza handienetako bat" izango litzatekeela defendatu du Ansolak.
BBBko presidenteak Euzko Alderdi Jeltzalearentzat egun "oso berezia" den honetan egin ditu adierazpenok, Saibigainera igotzea Euskadi ulertzeko eta aldarrikatzeko modu baten oroigarri baita. "Askatasunaren, giza eskubideen, demokraziaren eta justizia sozialaren balioak errespetatu eta bere egin zituen Euskadik", gogorarazi du Ansolak. "Jose Antonio Agirreren lehen Eusko Jaurlaritzak balio horiek defendatu zituen eta mendi honetan defendatu zituzten gure gudariek, miliziano asturiarrekin batera”, gaineratu du.
"Saibigain 1937" memoria historikoaren elkarteak, Burdin Hesiaren Oroimenezko Museoarekin eta hainbat elkarte memorialistarekin elkarlanean, Saibigaingo gailurrean lore eskaintza bat egin die duela 89 urte demokraziaren eta askatasunaren defentsan bertan bizia sakrifikatu zutenei.
Nabarmenak...
PLENTZIA
2026/04/15
BERRIA
2026/04/15
URDULIZ
2026/04/14
SUKARRIETA
2026/04/14
SESTAO
2026/04/14
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












