Prentsa Aretoa
Berriak
2026/09/25
Begoña Venegas Regulezek lekukoa hartu du Gordexolako EAJ-PNVren proiektuarekin aurrera egiteko
Hautagai jeltzaleak gertutasunetik, entzute aktibotik eta udalerriaren ezagutzatik lan egitearen aldeko apustua egiten du, Gordexolaren egunerokoari zein erronka berriei erantzuteko.
Gordexolako EAJ-PNVren Uri Batzarrak Begoña Venegas Regulez aukeratu du 2027ko udal hauteskundeetarako Alkatetzarako hautagai. Venegas Regulezek erronka berri honi ekingo dio Gordexolako EAJ-PNVren proiektuarekin aurrera egiteko eta azken urteotan egindako lanaren gainean eraikitzen jarraitzeko helburuarekin, udalerriaren erronka berriei gertutasunetik erantzuteko.
Lehen Hezkuntzan diplomaduna eta euskalduna, Venegas Regulezek 20 urte baino gehiago daramatza Gordexolari lotuta, aisialdiko begirale gisa hainbat belaunalditako gazteei lagunduz eta udalerriko bizitzan modu aktiboan parte hartuz. Ibilbide horri sei urteko esperientzia gehitu behar zaio, Gazteria eta Kultura zinegotzi gisa. Horrek guztiak udalaren funtzionamendua eta gordexolarren beharrak, kezkak eta nahiak gertutik ezagutzeko aukera eman dio.
Gordexolako EAJ-PNVk, hain zuzen ere, “udalerriaren ezagutza, gertutasuna eta lanerako gaitasuna” nabarmendu ditu. “Begoñak Gordexola hainbat esparrutatik ezagutzen du, eta beharrezkoak diren gogoa eta ilusioa ditu erantzukizun horri heltzeko eta EAJ-PNVk gure herrian garatzen ari den proiektuarekin aurrera egiteko”, adierazi du alderdi jeltzaleak.
“Hainbeste urtez Gordexolari lotuta egon ondoren, gure herria hainbat ikuspegitatik ezagutzeko aukera izan dut. Esperientzia asko partekatu ahal izan ditut gure herritarrekin, haien kezkak entzun eta haien beharrei erantzuteko lan egin dut. Horrek guztiak pauso hau ematera animatu nau, Gordexolaren eta nire herritarren ongizatearen alde lanean jarraitzeko erronkari erantzukizunez eta ilusioz helduz”, azaldu du Venegas Regulezek.
Hautagaiak udalerriaren nortasuna galdu gabe aurrera egiten jarraitzeko beharra defendatu du. “Denon artean eraiki dugun guztia zaindu behar dugu, aurrera begiratuz eta gure udalerriak dituen beharrei erantzunez. Gordexolarekin eta Gordexolarentzat aurrera egin nahi dugu, bertan bizi garen pertsonengandik eta pertsonentzat lan eginez eta etorkizunari begira”, adierazi du.
Begoña Venegas Regulezek “ilusioz eta erantzukizunez” ekingo dio hautagaitzari, EAJ-PNVren eta energia eta konpromisoa batzen dituen talde baten babesarekin, ildo beretik lanean jarraitzeko eta “Gordexolaren eta bertako herritarren alde gure onena emateko”.
Nabarmenak...
ORTUELLA
2026/09/25
SANTURTZI
2026/09/24
BERRIA
2026/09/24
ZALLA
2026/09/23
LANESTOSA
2026/09/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
BILBO
2026/06/08
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS













