Prentsa Aretoa
Berriak
2005/02/12
Imaz: “Zugaz gagoz Lehendakari”
“Hemen dagoen kemena eta energia ikusita, ziur nago burujabetza lortuko dogula. Abesti zaharrak dioen bezala, euskaldunok itzartuak gagoz. Askatasun eguzkia basotik urtetzen ari da. Askatasun egarria dogu. Eta gure ahotsa, gure nahia eta gure erabakia errespetaraziko ditugu” Josu Jon Imazen hitzak dira, Bizkaiko jelkideekin gaur Bilbon izan duen topaketan.
Lau mila lagun inguru bildu dira gaur, Bilboko Euskalduna Jauregian, Josu Jon Imaz EBBren presidenteak eta Juan Jose Ibarretxe lehendakariak jelkide bizkaitarrekin izan duten topaketan. Jendetza hura aurrez aurre zutela, Imazek esan dio Lehendakariari: “Indar guzti hau zure zerbitzura dozu. Zure atzean dago. Otsailaren batean, eguerdian, Kongresura sartu aurretik izan genuen azken elkarrizketan, gogoratuko duzu nola esan nizun: Hor goian zaudenean ez zara bakarrik egongo. Jende asko izango dozu energia eta indarra bidaltzen. Milaka eta milaka euskaldun izango dituzu bultzaka telebistaren atzean. Sentitu al zenuen? Hemen dauden guztion indarra han zegoen. Eta emaitza ikusita, harro sentitzen gara. Eskerrik asko lehendakari. Gure bihotza, gure herria eta gure nahia, bikain ordezkatzeagatik”.
Bizkai Buru Batzarrak antolatutako ekintza honetan, 24.000 alderdikide eta 124 Uri Buru Batzarren laguntza jaso du Ibarretxe lehendakariak, Iñigo Urkullu BBBren presidentearen eskutik. Imazek esan duen bezala: “Zure atzean alderdia duzu Lehendakari. Hemen dauden 124 Uri Buru Batzarrak atzean dituzu bultzatzeko prest. Zugaz gagoz Lehendakari”.
Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












