Prentsa Aretoa
Berriak
Eusko Jaurlaritza
2020/04/07
Iñigo Urkullu Lehendakariak Aste Santuan etxean geratzeko deia egin du, konfinamendu eta autobabeserako neurriei eutsiz
Gobernu Kontseiluak zenbait neurri onartu ditu enpleguaren eta gizarte-politiken arloan, pertsonen eta familien beharrei erantzuteko
BBB
2020/04/07
Itxaso Atutxak txalotu egin du pertsona eta kolektibo gehiagok Aberri Eguna ospatzea EAJ-PNVk urtero antolatzen duen deialdiarekin bateragarriak diren ekitaldiekin
“Aberri Eguna zenbat eta jende gehiagok ospatu eta gure balkoietan zenbat eta ikurrin gehiago egon, orduan eta hobeto”, adierazi du Bizkai Buru Batzarreko presidenteak
Kongresua
2020/04/07
Aitor Estebanek baieztatu du EAJ-PNVk baiezkoa bozkatuko duela alarma-egoera luzatzeko bozketan, Espainiako gobernuaren aldetik hasiera bateko “agintekeria” zuzendu dela antzeman ondoren
Bozeramaile jeltzaleak, alabaina, era berean kritikatu du Exekutibo zentrala “elefante bat ontzi-denda batean bezala” aritu dela Autonomia Erkidegoen enplegurako politika aktiboak kentzean, eta bere buruari galdetu dio Moncloako Itun berriak “zunda globoak” ote diren
Eusko Jaurlaritza
2020/04/05
Urkullu Lehendakaria: "Euskadiren lehentasuna birusari eustea eta hura arintzea da"
Iñigo Urkullu Lehendakariak Pedro Sánchez presidenteak deitu duen erkidegoetako presidenteen bileran parte hartu du. Lehendakariak, bere hitzaldian, Euskadiko lehentasunezko jarduera-eremuak partekatu ditu, bai eta "normaltasunera itzultzeko plan" bat modu partekatuan egiteko beharra ere
Eusko Jaurlaritza
2020/04/04
Euskal gizarteari Iñigo Urkullu Lehendakariaren mezua
ovid-19tik eratorritako laugarren konfinamendu-astea hastearekin batera, Iñigo Urkullu Lehendakariak "dolumina", "itxaropena" eta "konstantzia" mezua helarazi dio euskal gizarteari
Kongresua
2020/04/02
Gorospek Espainiako gobernuaren opakotasuna salatu du, eta Illari exijitu dio krisiaren kudeaketa “ordenatu,planifikatu eta partekatua” egitea
“Aldebakartasunez lan egiteak konfiantza kenduko dizue, eta konfiantza irabazteko bizitza oso bat behar da baina segundo batean galtzen da” ohartarazi du diputatu jeltzaleak Kongresuko Osasun Batzordean, Illa Ministroaren agerraldian
Eusko Jaurlaritza
2020/04/02
Urkullu lehendakariak Covid-19k eragindako osasun-krisiaren aurrean Jaurlaritzak egindako kudeaketa defendatu du
Iñigo Urkullu lehendakariak, Nekane Murga Osasun sailburuak eta Estefanía Beltrán de Heredia Segurtasun sailburuak lagunduta, agerraldia egin du gaur goizean, bide telematikoz, legebiltzar-taldeetako bozeramaileen aurrean. Bertan, Lehendakariak Covid-19 pandemiak eragindako osasun-krisiaren eta alarma-egoeraren aurrean Jaurlaritzak hartu dituen eta hartuko dituen neurriak azaldu ditu. Hala, egindako jardueraren berri emateko, Lehendakariak hiru fasetan egituratu du bere hitzaldia: aurrea hartzea, Birusaren hedapena gelditzea eta Osasun-larrialdia arintzea.
Europako Legebiltzarra
2020/04/01
Koronabirusari Europa mailako erantzuna eman izan balitzaio funtsezko jardueren dekretua moduko disfuntzioak saihestuko zirela uste du Izaskun Bilbaok
Europako Parlamentuko EAJ-PNVko diputatuak gaur goizean “Onda Vasca” irratiari emaniko elkarrizketan nabarmendu du koronabirusaren krisiak agerian utzi duela Europa gehiago behar dugula
Senatua
2020/03/31
EAJ-PNVren botoak Senatuko Autonomia Erkidegoetako Batzordearen bilera egitea ahalbidetu du coronavirusaren aurkako borrokan “euskal Administrazioen proposamen eta ardurak eztabaidatzeko”
Jeltzaleek krisiaren gestio “koordinatuagoa eta adostuagoa” egitea nahi dute eta, gainera, “egungoa bezalako egoera batean Parlamentua geldituta egoteak zentzurik ez” duela iritzi diote Goi Ganberako ordezkari eta langileen osasuna bermatuz gero
Eusko Legebiltzarra
2020/03/31
Kamioiak gidatzeko denborak pandemiak planteatzen dituen beharretara egokitzeko irizpide komunak eskatu dizkio Izaskun Bilbao Barandikak Bruselari
Izaskun Bilbao Barandikak Garraio komisario andreari eskatu dio Europako Batzordeak estatu kideak behartu ditzala une honetan alde bakarrez hartzen ari diren neurriak bateratzera, garraio sektoreko profesionalen gidatze denborak eta atsedenaldiak arautzen dituen araua koronabirusak eragin duen pandemiak planteatzen dituen zerbitzu-eskakizun berrietara egokitzeko. Mugak aldebakarrez itxi izanak, lehen premiako salgaiak eta osasun-hornidurak premia larrikoak izateak eta beste inguruabar batzuek arau hori egokitzea gomendatzen dute eta, era berean, aldaketa guztiak Batasun osoan homogeneoak izatea aholkatzen dute
BERRIA
2020/03/31
"Urteurrena berrogeialdian", Iñigo Iturrateren iritzi-artikulua
40. urteurrena berrogeialdian. Ez genuen inoiz imajinatuko! Gaur hauteskunde-kanpaina betean egon behar genuen, eta ordu hauetan segur aski Gernikako Juntetxean, non aurtengo ospakizunen ekitaldi nagusietako bat egingo genuen. Baina koronavirusa gure bizitzetan sartu da eta dena nahasi du.
Eusko Legebiltzarra
2020/03/31
Herri-erronka berri baten aurrean Eusko Legebiltzarraren 40. urteurrenean
Bakartxo Tejeria Otermin-en iritzi artikulua, Eusko Legebiltzarreko legebiltzarburua


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












