Prentsa Aretoa
Berriak
2020/07/01
'Ezkerreko itunaren' kontra ohartarazi du Ortuzarrek, "EAJren kontrako akordioa" ezkutatzen duen eufemismoa, Euskadirentzat benetan zoritxarrekoa izango litzatekeena
Basaurin eginiko ekitaldian, Urkullu lehendakariak aitortu du “egoeraren larritasunaz jabetzen dela” eta “burdinazko borondatearekin” jardungo duela hitzeman du bere helburu nagusienetakoa lortzeko. “Berriz ere,langabezia %10etik jaistea”
2020.07.01_Andoni Ortuzar. Basauriko ekitaldia
HITZALDIA - 2020/07/012020.07.01_Iñigo Urkullu. Basauriko ekitaldia
PARTE HARTZEA IñIGO URKULLU - 2020/07/012020.07.01_Leixuri Arrizabalaga. Basauriko ekitaldia
HITZALDIA - 2020/07/01
Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak euskal gizarteari ohartarazi dio gaur “ezkerreko itunaren kontra”, “EAJ-PNVren aurkako ituna” ezkutatzen duen eufemismoa, Euskadiren etorkizunerako zoritxarreko ondorioak ekarriko lituzkeena.EBBko presidenteak Basauri aukeratu du mezu hori zabaltzeko, eta gogora ekarri du herri horretan bertan Patxi Lopezek agindu zuela ez zuela Partido Popularrarekin negoziatuko EAJ-PNV Lehendakaritzatik ateratzeko. Konpromiso hori ez zuen bete eta hortik dator Ortuzarrek gaur egin duen ohartarazpena. “Gaur posibilitate hori baztertzen dute , baina kontuz” esan du, tentaldi hori erremedioa proposatu baino lehen. “Euskadirentzat benetan zoritxarrekoa izango litzatekeen eragiketa hori irten ez dadin, uztailaren 12an EAJ-PNVk emaitza borobilak atera behar ditu”. Iñigo Urkullu lehendakari eta berrautaketarako hautagaiak bere aldetik hitzeman du “burdinazko borondateari” eutsiko diola Euskadi krisi ekonomikotik ateratzeko. “Errezeta bakar bat ezagutzen dugu koronabirusak eragin duen krisi hau gainditzeko: esfortzua, lana eta borondatea.Norbanako bakoitzaren esfortzua, talde lana eta burdinazko borondatea”, baieztatu du Urkulluk. Ekitaldia ireki du Leixuri Arrizabalagak EAJ-PNVk Bizkaian aurkeztu duen zerrendako buruak. Arrizabalagak nabarmendu ditu gazteei zuzendutako ekimenak, besteak beste emantzipatzeko adina 28 urtera murriztea. “Emantzipazioa da, ezer baino lehenago, Enplegua eta Etxebizitza. Enplegua prestakuntzarekin lotua. Enplegua gizarte politikarik onena den aldetik. Zenbat eta prestakuntza hobea, orduan eta enplegu gehiago eta kalitatea hobekoa”, baieztatu du.
“Ezkerreko ituna” deritzonaren kontrako ohartarazpena egiteaz gain, Ortuzarrek alderdikide jeltzaleei adierazi nahi izan die pozik eta harro dagoela EAJ-PNV delako “kanpaina asmo positiboarekin egiten ari den bakarra, ideiak eta proposamenak planteatuz, besteen kontra hitz egin gabe”. Gainerakoek “ez dute ideiarik edo errazago egiten zaie EAJ-PNVri egurra ematea titular erraza ateratzeko”. Estrategia horren aurrean, jeltzaleen buruak baieztatu duenez “guk orain arteko bidetik jarraituko dugu: gure egitasmoa defendatuz, herri honen etorkizuna bermatzera begira beharrezko jotzen duguna eginez, Euskadi eta euskal herritarrak defendatuz. Ez da erraza alde batetik eta bestetik oztopoak jartzen dizkizutenean, Herri honek aurrera egitea eragozteko. Baina guk ez diegu halakorik egiten utziko. Euskadi da gure Alderdiaren arrazoi eta xede bakarra. Gure helburu bakarra, gure ideologia bakarra Euskadirentzat da. Eta ez edozein Euskadirentzat. Euskadiz ari garenean, proiektu globalaz ari gara, esparru administratibotik harago doan entitateaz, Autonomia Erkidegoa baino gehiago den komunitateaz. Martxan dagoen aberriaz ari gara, eraikuntza bidean dagoen Nazioaz, bere geroaren jabe izan nahi duen Herriaz, izan nahi duena erabakitzeko gai denaz”, baieztatu du.
Urkulluk bere aldetik esan du Basauri dela “etengabe berrasmatzen jakin duen herria”, krisiari aurre egiteko orduan euskal gizartea inspiratu behar duen eredu,. “Basauri, Euskadi bezala, herri industriala izan da eta da. Altzairua eta metala lantzen duten enpresa handien ondoan bizi dira produktua eraldatzen duten enpresa txikiak, tailer eta negozio txikiak, denda eta ostalaritza zerbitzuak.Gaur dakigu egoera ekonomikoa, industriaren egoera, kezkagarria dela,jakin dakigu milaka familia daudela enplegua arautzeko espedienteen mende.Milaka pertsona beldurrez daude beren lan etorkizunarekin zer gertatuko den ez dakitela. Jabetzen naiz horretaz guztiaz. Jabetzen naiz egoeraren larritasunaz. Egoera larrietan, garrantzitsuena da lema noren eskuetan jarriko ote dugun jakitea, ekaitzetik atera gaitzan eta toki onera eraman gaitzan. Egoera larriei aurre egiteko, apustu segurua, konfiantzazkoa, Euzko Alderdi Jeltzalea da. Iraganean egin dugu, krisi guztietatik atera gara, orain ere irtengo gara: Euzko Alderdi Jeltzalearen hitza”, baieztatu du. “Proiektua daukagu eta eredua daukagu. Oreka soziala lortzeko eredua. Aurrekontuaren lau eurotik hiru gizarte politiketara bideratzen duen eredua: Osasuna, hezkuntza eta gizarte babesa. Giza garapena eta hazkunde jasangarria. Giza-ekonomia, aurpegiduna, begiduna. Proiektua badugu, norabide argia dugu eta helburu argi bat dugu: langabezia %10etik jaistea. Berriro lortuko dugu!. Irten egingo gara!”.
Leixuri Arrizabalagak, Bizkaiko zerrendaburuak, pertsonen garrantzia nabarmendu du aurrera begiratzea xede. Gazteei zuzendutako ekintzak zehaztu ditu, besteak beste emantzipatzeko adina 28 urtera murrizteko aukera ematea. “Emantzipazioa da, ezer baino lehenago, Enplegua eta Etxebizitza. Prestakuntzarekin lotutako enplegua. Enplegua gizarte politikarik onena den aldetik. Zenbat eta prestakuntza hobea, orduan eta enplegu gehiago eta kalitate hobekoa”, baieztatu du.Halaber, gure nagusiak balioetsi ditu, 65etik 80ra bitartekoak, lan ibilbide luze eta anitza egin zutenak eta bizitzari buruzko ikuskera kritikoa izanez, bizitza aktiboa eta parte hartze soziala izateko aurreikuspenak dituztenak. Bere diskurtsoan onartu du hainbat nagusi daudela arrisku egoeran daudenak, eta EAJ-PNVk lehen mailako arreta indartzen jarraituko duela erronka nagusi bati begira: teleasistentzia zerbitzuak zabaltzea 80 urtetik gorako pertsona guztientzat.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25