Prentsa Aretoa
Berriak
2020/06/26
Urkulluk talka-plana lideratuko duela hitzeman du, 30.000 gazteri enplegu bat eta lehen lan esperientzia ahalbidetzera begira
Gazteekin egin duen topaketan, Lehendakariak nabarmendu du bere helburuetako bat dela Euskadiko gazteen emantzipazio adina bi urte jaistea, kolektibo honentzat aurrera eramango diren Enplegu eta Etxebizitza planen bidez
2020.06.25_Iñigo Urkullu. EGI ekitaldia
PARTE HARTZEA IñIGO URKULLU - 2020/06/26Gaztediaren aldeko akordioa
HITZARMENA - 2020/06/25
Iñigo Urkullu Lehendakariak euskal gazteriarekin partekatu nahi izan du kanpaina honetako lehen eguneko ekitaldi nagusia. Arabako hautagai eta lehendakarigaia Bilboko Indautxu plazan elkartu da bertara hurbildu diren gazteekin. Hautagai jeltzaleak aurreikusten dituen konpromisoak ezagutu baino lehen Urkulluri adierazi dizkiote beren aurreikuspenak Herriak gaur egun bizi duen egoeraren aurrean eta etorkizunerako aurreikuspenei begira. Gazteekin eta familiekin hitzemandako konpromisoa da uztailaren 12rako talde jeltzaleak aurkeztu duen hauteskunde egitasmoan jasotzen diren bost Herri Konpromisoetako bat. “Ilusioa ematen dit ekitaldi hau zuekin partekatzea eta esan behar duzuena entzun ahal izatea,eta azalpena oso erraza da: gure oraina eta etorkizuna zarete. Denon artean eraiki behar ditugu oraina eta etorkizuna”, baieztatu du Urkulluk. Ekitaldi berean hitz egin dute legebiltzarkide izandako eta hurrengo hauteskunde hauetarako hautagai diren Maialen Gurrutxaga (Gipuzkoa), Maitane Ipiñazar (Bizkaia) eta Joseba Díez Antxustegi (Araba).
Urkulluk baieztatu du EAJ-PNVk gazteriarekin daukan konpromisoak “helburu argi eta zehatza” duela “gazte bakoitzaren emantzipazioa ahalbidetzea. Euskadiko gazteak, Europako batez bestekoak ez bezala, ezin dira 30 urte ingurura arte emantzipatu. Egoera hori denon artean aldatu behar dugu. Gure Egitasmoaren konpromisoa da denon artean martxan jartzea egoera horri buelta ematen lagunduko diguten ekimenak eta emantzipatzeko adin hori 28 urtera eramatea”. Urkulluren hitzetan emantzipazioa gaur egun “enplegua eta etxebizitza dira”.
“Enplegua behar-beharrezko baldintza da: prestakuntzara lotutako enplegua. Zenbat eta prestakuntza handiagoa, orduan eta enplegu gehiago eta kalitate handiagokoa. Gure konpromisoa da gazte enplegurako Talka Plana onartzea 30.000 gazteri lehen lanpostua eta lehen lan esperientzia ahalbidetzeko”, baieztatu du Lehendakariak. Gazteentzako enplegu plan horrek oinarrizko zutabe ditu prestakuntza mundutik lan mundutik igarotzea; prestakuntza duala Lanbide Heziketan; eta prestakuntza eta lan esperientziak beken bidez eta kontratatzeko konpromisoekin. Gazteentzako enplegu plan honek leihatila bakarra izango du enpresen sorrera eta gazteen autoenplegua bultzatzeko, baita sektore gainerakorrak bultzatzeko ere: informazioaren teknologia berriak; ingurumena eta klima aldaketaren kontrako borroka; zaintzarekin erlazionatutako jarduerak; berrikuntza soziala; kultur eta sormen industriak. “Ez dira hitzak, konpromisoak dira. Kalitatezko enpleguak sustatuko ditugu. Pizgarriak emateko programa jarriko dugu abian aldi baterako kontratu kopurua murrizteko eta lanaldi erdiak gutxienekoak izan daitezen”, baieztatu du Lehendakariak.
Urkulluk Gazte Etxebizitza Plana abian jarriko dela iragarri du, ondorengo konpromisoekin: gazteentzat, alokatzeko etxebizitza babestuen %50 erretserbatzea; alokairu gastuak murrizteko laguntzak bultzatzea; Gaztelagun Programara sartzeko aukerak malgutzea, gazteei etxebizitza izateko baldintzak errazteko. “Proiektu pilotuak garatuko ditugu, gazteekin, etxebizitzak izatea errazteko. Etxebizitza dotazionalez ari naiz, pisuak partekatzeko programez eta belaunaldi ezberdinen arteko elkarbizitza esperientzia berriez.Europako hainbat herritan funtzionatzen duten adibideak dira, eta Euskadin ere planteatuko ditugu”, bermatu du.
Ekitaldia hasteko hitzak esan ditu Maitane Ipiñazarrek, eta aditzera eman duenez EAJ-PNVk euskal gazteriaren alde hitzeman duen akordioa da “proposamen irmoa, 30 jarduera zehatzen bidez, euskal gazteriaren ardurei erantzuten diena”. Bizkaiko legebiltzarkideak baieztatu duenez “gure erronkak dira enplegua, etxbizitza eta prestakuntza”, eta gure helburua da “baldintza egokiak sortzea emantzipatu ahal izan gaitezen eta bizimodu autonomoa sor dezagun”. Eta, horretarako “nor da EAJ-PNVko gazteak baino hobea gai hauek Eusko Legebiltzarrera eramateko?”, planteatu du.
Arabako hautagai Joseba Díez Antxustegik EAJ-PNV alderdi gaztea dela balioetsi du. “Are gehiago, azken legealdian Euskadiko ganberan gazte gehien izan dituen alderdi politikoa izan da”. “Baina, alderdi gaztea ere bada, beste alderdi batzuek planteatzen dituzten ideia zaharkituen aurrean, EAJ-PNVk XXI. menderako proiektua aurkezten duelako”, nabarmendu du.
Gipuzkoako legebiltzarkide eta hautagai Maialen Gurrutxagak euskal gazteei eskatu die “indarrak batzea”, “ aurrera egitea” eta “gure aurrekoen lekukoa jasotzea”, une honetan planteatzen zaigun krisialdiari aurre egiteko. Gurrutxagak aditzera eman duenez, gazte jeltzaleek lan hori egingo dute “berdintasuna, tolerantzia, aniztasuna, elkarbizitza, gardentasuna, gizalegea eta erabakimena” moduko baloreak sustatuaz, eta hori dena egingo dute Iñigo Urkullu Lehendakariaren eta EAJ-PNVren proiektuaren eskutik.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25