Prentsa Aretoa
Berriak
BERRIA
2020/01/26
2019ko Sabino Arana Sariak, izaera, berrikuntza eta konpromisoaren eredu
Euskal abertzaletasunaren sortzailearen jaiotzaren 155. urteurrenarekin (1865eko urtarrilaren 26a) bat eginik, Sabino Arana Sarien XXXI. edizioa eskaini du gaur Sabino Arana Fundazioak
Kongresua
2020/01/22
EAJ-PNVk “euskararen kontrako eraso onartezin” jo du toki erakundeetan euskararen erabilera arautzen duen dekretuaren kontra PPk eta Vox-ek auzitegira eraman duten errekurtsoa
Talde jeltzaleak baieztatu du hiritargo osoaren hizkuntza eskubideak Euskadin babestuta daudela, eta salatu duenez PPk eta Vox-ek “ez dute egia esaten eta nahita mezu faltsuak zabaltzen dituzte polemika eta zatiketa eragiteko, ibilbide kezkagarria hartuta”
Kongresua
2020/01/16
Espainiako gobernuari egonkortasuna ematearen alde agertu da Aitor Esteban, baina aldi berean “keinuak” eskatu ditu
Bizkaia Irratiari eskainitako elkarrizketan, Euskal Taldeko bozeramaileak berretsi du egin daitekeen zerbait dela Estatutuak jasotzen dituen eskuduntzak EAEri transferitzea, eta “betetzeke dauden erronkei” gaur egun parlamentuan dagoen gehiengoarekin heltzea planteatu du
EBB
2020/01/15
EBBk gaur abiarazi du Euskadiko 2020ko Hauteskundeetara EAJ-PNVk eramango dituen hautagaitzak osatzeko barne hauteskunde prozesua
Aberri Exekutibak bere alderdikideei 20 hautagai proposatu dizkie Herrialde Historiko bakoitzeko. Era berean Iñigo Urkullu proposatu du Lehendakarigairako eta Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentegairako
BBB
2020/01/14
Itxaso Atutxa: “Iñigo Urkullu Lehendakariaren ibilbide politikoa borobilduko luke legealdi berri batek”
Bizkai Buru Batzarreko presidente andreak Lehendakariak lan egiteko eta adosteko erakutsi duen gaitasuna nabarmendu du, eta gaineratu du EBBk bere izena “aho batez” proposatu zuela
EBB
2020/01/13
Euzkadi Buru Batzarrak Iñigo Urkullu proposatuko du Lehendakarigai eta Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentegai
Biek onartu dute Exekutiba jeltzalearen proposamena. Asteazkenean abiaraziko da Euskadiko 2020ko Hauteskundeetarako EAJ-PNVk aurkeztuko dituen zerrendak egiteko barne hauteskunde prozesua
EBB
2020/01/09
Bere VIII. Batzar Nagusiari, EBB berritzeko prozesuari eta Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetarako zerrendak osatzeari ekingo dio aurten EAJ-PNVk
Bilbon uztailaren 11n eta 12an egingo dute jeltzaleek lau urterik behin egin ohi duten Batzar Nagusia, VIII.ena izango da aurten. Bertan aukeratuko dira EBBko Presidentea eta zortzi burukideak; Lehendakarirako hautagai jeltzalea martxoaren 7an emango da ezagutzera
BBB
2020/01/08
Itxaso Atutxak baieztatu du berriz ere agerian geratu dela EAJ-PNVrena dela “Madrilen solaskide izateko gaitasuna duen euskal ahots bakarra”
BBBko presidente andreak baieztatu du Andoni Ortuzarrek eta Pedro Sánchezek izenpetu duten akordioak talde jeltzalea abalatzen duela, EH Bildu “ERCren atzetik” doan bitartean “Madrilen jarrera propio eta bereizia erakutsi gabe”
Kongresua
2020/01/07
Aitor Estebanek konfirmatu du EAJ-PNVko diputatuek baiezkoa bozkatuko dutela “Estatua gaur egungo krisi sakonetik ateratzen saiatzeko”
Hitz egiteko izan duen tartean, Euskal Taldeko bozeramaileak gogora ekarri du talde jeltzaleak PSOErekin adostutako akordioan ezarri zituela heldu beharreko “erronkak” eta horiek gauzatzeko “hartuko den norabidea”
Kongresua
2020/01/04
EAJren “kolaborazio leial eta zintzoa” eskaini dio Aitor Estebanek Espainian eratuko den Gobernuari, eta “ausardia eta neurritasuna” eskatu du “egiturazko arazo handiak termino demokratikoetan bideratzeko”
Inbestidura debatean, sei diputatu jeltzaleek hautagai sozialistaren alde bozkatuko dute Euskal Agenda garatzeko eta ezberdinen arteko elkarrizketa ahalbidetzeko akordioa adostu denez geroztik
Kongresua
2020/01/04
Aitor Estebanek balorazio “positiboa” egin du Sánchezen diskurtsoaz, baina ohartarazi du gakoa izango dela gobernuaren eta parlamentuaren jarduna “nola zehaztu eta garatuko ote den”
Euskal Taldearen bozeramaileak nabarmendu duenez “lehen aldiz, Espainiako Gobernurako hautagai batek aitortu du Euskadin eta Katalunian nazio nortasun auzia” dagoela, eta presidentegai sozialistari “neurritasuna” opatu dio alderdi batzuen aldetik jasoko duen “etengabeko erasoari” aurre egiteko orduan
Eusko Legebiltzarra
2020/01/03
Iñigo Iturrate: "EAJk Euskadiren interesak defendatuko ditu Madrilen, eta PSOErekin hitzartutako akordioa bete dadin lan egingo du"
ERCk eta PSOEk lortutako akordioa albiste ona dela uste du legebiltzarkide jeltzaleak, "etapa jasanezin bati amaiera" ematen diolako. "Beharrezkoa zen, behingoz, solaskide serio bat bere osotasunean, herritarren beharrei erantzuna emateko"


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












