Prentsa Aretoa
Berriak
2020/04/08
Gorospek Illa Ministroari erreklamatu dio COVID-19aren kontrako estrategian “toki esparruak eta Autonomia Erkidegoak aintzat hartzea”
Diputatu jeltzaleak berretsi du “denontzako kafeak” ez duela funtzionatzen eta EAJ-PNVren zalantzak adierazi ditu Espainiako gobernuak iragarri dituen neurri batzuen inguruan, hauen artean behaketa digitala, maskaren erabilera unibertsala edo sintomarik izan ez arren gaixorik daudenak konfinatzeko guneak
Josune Gorospek, Euskal Taldeko diputatuak, Salvador Illa Ministroari erreklamatu dio “toki esparruak eta Autonomia Erkidegoak kontuan har ditzala” COVID-19 delakoaren kontrako estrategian.
Diputatuen Kongresuan, Osasun Ministroaren agerraldian, Gorospek aditzera eman du EAJ-PNVren aburuz Espainiako gobernuaren estrategiak Asiako estrategietara hurbiltzeko bidea hartu duela aldaketa batzuk eginez, eta horregatik “ibilbide orri horretan” “elkarlana” eskatu du toki esparruarekin eta Autonomia Erkidegoekin, “leku bakoitzean berezitasun bat dagoelako eta, beraz, `denontzako kafeak´ funtzionatzen ez duelako”. “Horrek ez du esan nahi dagoeneko erabaki den zerbaiten gaineko iritzia eskatzea, autonomietako presidenteekiko bileren inguruan salatu genuen bezala, baizik eta gomendagarria izango litzatekeela aldez aurretik proposamenak eta `feedback´-a eskatzea”, laburbildu du.
Hitza hartu duenean eta “kudeatzen nahiko konplikatuak diren une hauetan astiro pentsatu behar da eta erabakiak oso arin hartu behar dira” aitortu ondoren, Gorospek EAJ-PNVren “elkartasuna” adierazi du gaixotasunak jota dauden pertsona guztientzat eta doluminak adierazi dizkie hil diren pertsona guztien familia eta lagunei. Era berean txalotu du “gizartearen jarrera, oso eredugarria izaten ari delako” eta indarra opatu die “esparru ezberdinetatik egoerari aurre eginez ari diren profesionalei”.
Gai zehatzagoei eta aplikatu beharreko hainbat neurriri buruz Espainiako Gobernuak egiten dituen iragarkiei dagokienez, diputatu jeltzalea kezkatuta agertu da, lehenik eta behin, zaintza digitalari dagokionez. Bereziki, eta Euskadin dagoeneko app-erako eta Exekutibo Zentralak garatu nahi duen webgunerako lana nahiko aurreratuta dagoela adierazi ondoren, Gorospek zaintza digital horren hirugarren alderdiari buruzko azalpenak eskatu ditu, hau da, 'Data Covid-19 estudio de movilidad Aplicada' izenekoari buruz. “Askatasunen eta oinarrizko eskubideen esparruak kezkatzen gaitu", baieztatu du. "Adi egon beharko dugu esparru honetan gerta daitezkeen huts egiteekin", gaineratu du.
Bigarrenik, maskaren erabilera orokortzeari buruz hainbat gobernuk egindako "diskurtso ezberdin eta kontrajarriek" "nahastera eraman dezaketela" kritikatu du Gorospek, eta, horregatik, Espainiako Gobernuak aurreikusten dituen egoerei buruzko informazioa eskatu du, baita zein eperekin lan egiten duten ere. Era berean, Sanchez presidenteak proposatu duen irteera mailakatuari buruzko azalpen gehiago eskatu ditu, baita sintomarik ez dutenak konfinatzeko guneei eta pertsona horiek "identifikatzeko moduari" buruzkoak ere.
Azkenik, Gorospek gogorarazi duenez, joan den astean osasun-arloko zenbait kolektibo profesionalek beren jarduera premiazko kontsultetara mugatzea erreklamatuz egin zuten eskaeraren ondoren, fisioterapeutek Ministerioaren idazki bat jaso dute eskaera aintzat hartuta. Antzeko eskaera egin arren logopedek, terapeuta okupazionalek edo optikoek ez dute erantzunik jaso eta EAJ-PNVk beren eskariarekin bat egin du eta Ministroari helarazi dio.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25