Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2020/04/07

Iñigo Urkullu Lehendakariak Aste Santuan etxean geratzeko deia egin du, konfinamendu eta autobabeserako neurriei eutsiz

Gobernu Kontseiluak zenbait neurri onartu ditu enpleguaren eta gizarte-politiken arloan, pertsonen eta familien beharrei erantzuteko

rss Ezagutzera eman
Iñigo Urkullu Lehendakariak Aste Santuan etxean geratzeko deia egin du, konfinamendu eta autobabeserako neurriei eutsiz

ARGAZKIA JAITSI

Iñigo Urkullu lehendakariak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko ohiko prentsaurrekoan, bide digitaletik, Osasun sailburu Nekane Murgarekin eta Enplegu eta Gizarte politiketako sailburu Beatriz Artolazabalekinbatera.

Bere hitzaldian, Lehendakariak Aste Santuan etxean geratzeko deia egin du, konfinamendu eta autobabeserako neurriei eutsiz. "Egindako lan guztiari eutsi egin behar diogu. Bide onean goaz", adierazi du. Ildo horretan, Segurtasun Sailak bigarren egoitzetara mugitzea saihesteko dispositibo bat antolatuko duela jakinarazi du.

Bestalde, Lehendakariak jakitera eman duenez, COVID 19-ari aurre egiteko aparteko neurriak abian jartzeko 1.025 milioi euroko Funtsaren esparruan, Gobernu Kontseiluak enpleguaren eta gizarte-politiken arloko zenbait neurri onartu ditu gaur, pertsonen eta familien beharrei erantzuteko.

Alde batetik, Lehendakariak jakinarazi du, Gobernu Kontseiluak oniritzia eman diola Gizarte Larrialdietarako Laguntzen zuzkidura 16 milioi euro handitzeari. Hala, 27,5 milioi euroko laguntza horiek 43,5 milioira arte zabaldu dira. Lehendakariak nabarmendu du 16 milioiko gehikuntza horrek Covid 19ren eraginpean dauden familia askori beren bizi-baldintzak hobetzeko aukera emango diela.

Bestalde, Lehendakariak iragarri du 76 milioi eurorekin beste hiru laguntza programa sustatu direla: autonomoentzako laguntzak Lanbideren bidez; gazte bermearen sistema; eta kontziliaziorako laguntzak.

Horrez gain, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila bazterkeria- eta pobrezia-egoerei aurre egiteko funtsa gauzatzen hasi da, 10 milioi eurokoa.

Lehendakariak esan du neurri horiek alarma egoeraren luzapena iragarri osteko eszenatoki batean hartzen direla, datorren apirilaren 26ra arte han zuzen. Lehendakariak jakinarazi du, igandean, Espainiako Gobernuko presidentearekin izandako bileran, Eusko Jaurlaritzak isolamendu sozialerako neurriak luzatzearen aldeko jarrera azaldu zuela. "Beharrezko luzapena dela uste dugu", gaineratu du. Eta, gainera, zenbait jarduera egitea ahalbidetuko duen aplikazio malguago bat aztertzeko eskatu zuela adierazi du, "beti, eta azpimarratzen dut, pertsonentzako osasun eta segurtasun bermeak mantenduz", nabarmendu du.

Hala, ziurtatu du Eusko Jaurlaritzaren lehentasuna dela arreta sanitarioa eta sozio-sanitarioa, eta, horregatik, lehentasunezkoa izaten jarraituko duela material sanitarioaren eskuragarritasuna bermatzea, ekipo profesionalak indartzea, Zainketa Intentsiboetako Unitate nahikoak izatea eta egoitzetako egoera arreta bereziz artatzea.

Etorkizun hurbileko egoera posibleei aurrea hartzeko, Lehendakariak adierazi du Eusko Jaurlaritza "Normaltasunera Itzultzeko Plana" lantzen ari dela, pixkanaka aplikatu beharko den plan bat. Urkullu lehendakariaren arabera, fase honetan, funtsezkoa da erakundeen arteko lankidetzari eustea, bai estatu mailan Gobernu Zentralarekin, bai maila autonomikoan foru-aldundiekin eta udalekin, Eudelen bidez.