Prentsa Aretoa

Berriak

2020/04/11

Ortuzarrek euskal herritarrak deitu ditu Aberri Eguna ospatzera “balkoian ikurrina jarriaz eta Covid-19aren biktimen oroimenez minutuko isilunea eginaz”

EBBko presidenteak Aberri Egunaren bezperan urtero egin ohi duen deia egin du Sabino Aranaren jatorrizko etxean zegoen eta gaur egun Sabin Etxeko hall-ean gordetzen balkoi batetik

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Andoni Ortuzarrek, Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak, Aberri Egunaren bezperako deia egin du gaur Sabin Etxetik eta ez, ohi duen bezala, Bizkargi menditik. Gaurkoa moduko egoera berezian, jeltzaleen buruak EAJ-PNVren egoitzan dagoen toki berezi batetik hitz egin du Euskadi aberri duten euskaldun guztientzat: Sabino Aranaren jatorrizko etxean zegoen balkoitik, hori delarik agintari frankistek alderdi jeltzalea jaio zen etxea eraisteko agindua eman ondoren gorde ahal izan ziren elementu apurretako bat. Koronabirusaren krisiak dena aldarazi du, baita Aberri Egunaren ospakizuna ere. Baina, Ortuzarren hitzetan, egoera delikatu hau ezin da oztopo izan beren nazio sentimendua ospatu eta aldarrikatu nahi duten abertzale guztiok hala egin dezaten.

“Aberri Egunaren bezperan gaude. Egoera normal batean, mendiren bateko puntan egongo ginateke ikurrina jartzen eta Aberri Eguna ospatzeko deia egiten. Aurten, Aberri Eguna berezia izango da. Etxean ospatuko dugu baina egin, egin behar dugu. Nola?”. “Oso erraza da”, esan du Ortuzarrek. “Ikurrinarekin, ikurrina hartu eta balkoi guztietan jarri, edo leiho guztietan jarri. Eta ez ahaztu; 12:30ean minutuko isilunea egingo dugu hildakoen oroimenez”. Bizi ditugun garai latz hauen gainetik, EBBko buruak 2020ko Aberri Eguna ospatzeko deia egin du “Euskadi euskotarren aberria dela sinesteak ematen digun poztasunarekin eta egoera honetatik elkarrekin irtengo garela argi izanik. Aurrera! Lortuko dugu!" adierazi du. 

Pertsona multzo handiak batzeko ekitaldia egiterik ez dagoenez, EAJ-PNVk bihar, 11:30ean, bere gizarte sareetan zabalduko du Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak Aberri Egunaren kariaz bidaliko duen mezua.