Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

BBB

2015/02/18

BBB-k pozik hartu du Barakaldoko Udalarekin lortutako akordioa, EAJ-PNV-ri 1936ko altxamendu militarraz geroztik eragin zaion kaltearen ordaina eman delako

Bizkai Buru Batzarra-k pozik hartu du Barakaldoko Udalarekin Burtzeñako batzokia kokatuta dagoen eraikinaren inguruan lortu berri den akordioa. Akordio honen bidez konpontzen da 1936ko altxamendu militarraz geroztik EAJ-PNV-ri eragin zaion kaltea.

BERRIA

2015/02/18

Esther Apraiz "ilusioz beteta" dago Derioko alkate izateko aukeraren aurrean

EAJ-PNVren hautagaiak Derioko makila eskuratzen badu "gizarte esparruan oinarritutako lan ildoari" ekingo dio

Bizkaia

2015/02/17

Berdeago ingurumen feria Durangon

Datorren asteburuan, otsailaren 20tik 22ra bitartean, Landako Gunean hirugarren aldiz egingo da Berdeago, Ingurumen jasangarriaren aldeko Euskal Azoka

BERRIA

2015/02/17

Andoni Malaxetxebarria izango da Markina-Xemeingo EAJ-PNVren alkategaia

Talde jeltzaleak lehen indar izaten jarraitu nahi du eta Lea Artibai eskualdeko udal gobernura iristea du helburu

BERRIA

2015/02/16

Javier Bilbao jeltzalea izango da Urdulizeko Alkatetzarako hautagaia

Oraingo alkatea bere bigarren legegintzaldiari ekiteko helburuarekin aurkeztuko da

BERRIA

2015/02/15

Ibon Legarza izango da Kortezubiko EAJ-PNVren alkategaia

Polimeroen Ingeniaritza Teknikoan diplomatua, Kortezubitar gazte honek esan du "ilusio handia eta gogoak" dituela "erronka berri honi aurre egiteko, bizi ditugun denbora latzak gogoan"

Bizkaia

2015/02/14

Unai Rementeria: “Ohore handia da ahaldun nagusirako hautagaia izatea”

Abokatu ekonomilaria da, Deustuko Unibertsitatean ikasia, Zuzenbide Administratiboan eta Hirigintzan diplomatua, Mundakako alkate ohia, legebiltzarkide ohia, Bizkaiko Foru Aldundiko Lehendakaritza diputatua da gaur egun -bozeramailea ere bada-, txistularia, Athletik-eko bazkidea, ezkondua eta bi semeren aita, Unai Rementeriak izen-abizenak jarri dizkio Bizkai Buru Batzarrak Jose Luis Bilbaok Bizkaiko Ahaldun Nagusiaren tokian utziko duen lekua betetzeko aurkeztu duen proposamenari.

BERRIA

2015/02/14

Ángela Egia EAJ-PNVren alkategaia, Gordexolan

Egia udal politikara buelta liteke 1983 eta 1991 urte bitartean Kultura, Kirola eta Turismo zinegotzia izan ondoren

BERRIA

2015/02/13

Ziortza-Bolibarrek ezagun du jada bere alkategai jeltzalea: Ion Ander Barruetabeña

Hurrengo udal hauteskundeak irabazten baditu "hurbiltasuna eta herrikideekiko harremana izango da gauza guztien gainetik landuko eta lehenetsiko dudana", dio

BERRIA

2015/02/12

Juan Félix Naberan alkatea izango da Gautegiz-Arteagako EAJ-PNVren alkategaia

Herritarren babesa jasotzekotan, Naberanen laugarren legegintzaldia izango litzateke. Herria maite duela azpimarratu du: "Zorionekoak gara hemen bizi garenak", esan du

BERRIA

2015/02/11

Juan Mari Aburto: “Entzute aktiboa egin behar dugu. Gehiago entzun, gutxiago hitz egin”

Bilboko alkatetzarako EAJ-PNVren hautagai gisa eman duen lehen elkarrizketan, Juan Mari Aburtok zera azpimarratu du: "gaurtik aurrera Bilbo izango dut lan bakarra. Bilbo da nire konpromisoa".

BERRIA

2015/02/11

Asier Larrabek "ilusioarekin eta gauzak egiteko gogoarekin" ekingo dio Gamiz-Fikako alkate izateko bideari

EAJ-PNVren alderdikideek Larrabe, udalerriko alkate izandakoa aukeratu dute hurrengo hauteskundeetan jeltzaleen alkategai izan dadin