Prentsa Aretoa
Berriak
2017/05/31
Jolas parkeen estalkia aukeratu ahal izango da Leioan
Partaidetza prozesua jarri da martxan herritarrek jolas parkeak estaltzeko zein aukera nahiago duten jakiteko
Leioako Udalak partaidetza prozesua jarri du martxan leioaztarrek jolas parkeak estaltzeko ze aukera nahiago duten jakiteko. Umeen kontseiluko partaideak izan dira lehenak euren botoak ematen, orain gainontzeko leioaztarren txanda da. Euskal Etxeen plaza eta Txorierriko jolas parkeen estalkiak aukeratzeko prozesua zabalik da.
Botoa emateko ezinbestekoa da leioaztarra izatea (Leioan erroldatuta egotea) eta NAN zenbakia izatea. Leioako Udalaren Gobernu Irekiaren web orrian sartuta LeioaZabalik, leioaztarrek sei aukera izango diuzte parke bakoitzarekiko, horietatik bana aukeratu behar izango dute eta datu pertsonalekin batera bidali.
Emaitza hauek, informe teknikoekin batera, Txorierri eta Euskal Etxeen plazako estalkia zein izango den erabakiko dute, eta zentzu honetan leioaztarrek dituzten gustuak jakin ahal izango ditugu hurrengoko estalketetan kontutan izateko.
Proposamen hauek Hirigintza Batzordean aurkeztu ziren maiatzaren 16an, ondoren Umeen Kontseiluari pasatu egin zaizkio euren iritzia jakiteko, eta orain gainontzeko leioaztarren txanda da.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25