Prentsa Aretoa
Berriak
2017/05/03
Maruri-Jatabek ibilbide osasungarriak proposatu ditu udalerriko naturguneetatik
Ohitura osasungarriak sustatzeko eta herritarren artean jarduera fisikoa sustatzeko, Udalak bi ibilbide egin eta seinaleztatu ditu udalerriko inguru naturalean
Ibilbide horiek herritarren eta bisitarien artean ezagutzera emateko, Udalak bi irteera antolatu ditu maiatzerako. Lehen ibilbidea maiatzaren 6an egingo da,larunbatez, eta taldea 10:00etan irtengo da herriko Udaletxeko plazatik. 6 eta 8 urte bitarteko ibilbide gidatua izango da eta adin guztietako pertsonentzat pentsatuta dago.
Hain zuzen ere, bakarrik,familian edo lagunartean gozatzeko moduko ibilbide atsegina izango da. Halako ibilbideek herriko ondare natural eta historikoa ezagutzera emateko balio dute eta,aldi berean, Maruri-Jatabeko herritarren artean bizimodu aktiboa sustatzen laguntzen dute udalerriko toki berezien arteko ibilbidea eginez eta oinezkoentzako dauden ibilbide seguru eta seinaleztatuak daudela aprobetxatuz.
Udalak ezagutzera emango duen bigarren ibilbidea maiatzaren 14an, igandez, egingo da. Bigarren hitzordu honetan taldea goizeko bederatzietan irtengo da udalerriko eliza aurretik.
Bigarren ibilaldia apur bat luzeagoa izango da, 13 kilometrokoa, eta parte hartzaileek udalerriko orografia eta ingurua hobeto ezagutzeko parada izango dute,besteak beste Santa Krutze eta Jata ganak. Taldeak herriko elizan hasiko du ibilbidea, Kurtzeganatik igaroko da (194 metro), Santa Kurtzera iritsiko da 380 metro) eta ondoren herriko gailurra den Jata mendira (600 metro) igoko da.
Nabarmenak...
BERRIA
2026/04/18
DURANGO
2026/04/17
ONDARROA
2026/04/17
LEMOIZ
2026/04/16
LEKEITIO
2026/04/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












