Prentsa Aretoa

Berriak

2017/05/26

Iurretak umeen minbiziari gol askoz irabazi nahi dio

Iurretako Gertasport enpresak, Iurretako Udalaren laguntzarekin, ekainaren 10ean egingo den futbol jaia antolatu du, helburu horri laguntzeko diruak ateratzeko

rss Ezagutzera eman
Iurretak umeen minbiziari gol askoz irabazi nahi dio

ARGAZKIA JAITSI

‘Futbol festa’ Askondoko karpan egingo da goizeko 10:00etatik 20:00etara. Egun osoan zehar eta etengabe 8 minutuko partidak jokatuko dira hiru jokalarik osatutako ekipoen artean. 2004 eta 2010 urte bitartean jaiotako neska-mutilek parte hartu ahalko dute. Gainerakoentzat gaztelu puzgarriak eta beste jarduera batzuk antolatuko dira “elkartasun jaia” izatea espero den egunean, Gertaspor-eko Mikel Arangurenek aurkezpenean esan bezala.

Parte hartzaile bakoitzak izen emate fitxa beteko du . Fitxa hauek Larrako zelaian, Durangoko Open Shop dendetan eta antolatzaileen web gunean erosi ahalko dira. 10 euroko salneurria izango dute eta jokalari bakoitzak elastiko bat eta domina bat jasoko du.

Funtsak biltzeko asmoarekin, otzara bat zozketatuko da eta txartelak euro batean salduko dira. Sariak izango dira,besteak beste, Undarri Bikek emandako txirringa eta Oscar de Marcos jokalariaren elastikoa, taldeko guztiek izenpetuta.

Jasoko den diru guztia bideratuko da Aspanovas Minbizia duten Umeen Gurasoen Elkartearen jarduerak finantzatzera. María José Martínez presidentea eta Luchi Calvo delegatuak jarduera hauek guztiak gogoratu dituzte “ Eskulanak, pailazoak, musikoterapia, globoflexia, jolas birtualak…. Behar dugun guztia barnean daramaten alaitasuna ateratzeko. Etxebizitza bat ere badugu eta bazkari eta afari txartelak ere bai familientzat. Baina hori dena ordaindu behar da”

Horregatik, esker onez hartu dute halako ekimenak antolatu izana. “ Oso bizipen gogorra da edozeinentzat eta laguntza guztiak dira ongi etorriak”. Horretaz jabeturik,Iurretako Udalak ez du zalantzarik izan egitasmoari laguntzeko aukera eman zaionean. “ Herri solidarioa gara eta honen bidez herritargo guztiari dei egiten diot ekainaren 10ean solidariotasun hori erakuts dezan” azaldu du Iñaki Totorikaguena alkateak.

Egun horretan parte hartzerik ez dutenentzat, Aspanovas elkarteak kontu korronte bat ireki du (ES97-3035 0129 16 1290038768) nahi duenak ekarpenak egin ditzan. Ibarretxe kultur etxeak,bere aldetik, kutxa bat jarriko du dohaintza zuzenak jasotzeko.