Prentsa Aretoa

Berriak

Europako Legebiltzarra

2025/01/17

Euskal arrantza sektorearekin bat eginik, haren kezka nagusiak Bruselan defendatzeko konpromisoa adierazi du EAJ-PNVk

Oihane Agirregoitia eurodiputatu jeltzalea gaur, ostiralarekin, Bermeon batzartu da arrantzaleekin, armadoreekin, kontserba-enpresetako ordezkariekin eta atunontzietako ordezkariekin, eta Senegalen amarratuta jarraitzen duten ontzien egoeraren berri eman die

Eusko Legebiltzarra

2024/12/31

Joseba Díez Antxustegik Lehendakariak Euskadirentzat eta bere gazteentzat ilusioz beteriko etorkizun baten alde egindako apustua azpimarratu du

EAJ-PNVk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak txalotu egin du “Lehendakaria bereziki gazteei zuzendu izana Gabon mezuan”

EBB

2024/12/28

EAJ-PNVk oso pozik hartu du Euskadiko Pilota Selekzioak ofizialtasuna lortzeko gaur Iruñean eman duen behin betiko urrats historikoa

Euskal Pilotaren Nazioarteko Federakuntzak Euskadiko Euskal Pilota Federakuntza kide gisa onartzea erabaki du. Ebazpen honek, Euskal Taldeak 2022an Kirolaren Legean sartu zuen aldaketarekin batera, euskal pilotariek Euskadiko kamiseta lehiaketa ofizialetan defendatzea ahalbidetuko du.

Bizkaia BBNN

2024/12/27

EAJ-PNVk Bizkaian babestu ditu gizarte eta lurralde kohesiorako eta jarduera ekonomikoa eta enplegua babesteko ekintzei bideragarritasun ekonomikoa emango dien aurrekontuak

Mikel Baganek defendatu du Bizkaiak 2025erako izango dituen kontuei Euzko Abertzaleak taldeak eman dion baiezkoa, foru departamentuen artean banatuko baitira 1.600 milioitik gora euro “pertsonen beharrei” erantzuteko, bereziki “gehien behar dutenenak”

Kongresua

2024/12/25

Aitor Estebanek Felipe VI.ak duen Konstituzioaren “ikuspegi idilikoa” deitoratu du eta euskal nazioaren existentzia gogorarazi dio

Euskal Taldeko bozeramaileak Estatuburuaren mezua baloratu du eta bere erregealdiari buruzko hausnarketa egin du: "Monarkia baliagarria izan zedin saia zitekeen, baina ez da horrela izan: aitaren jarraipena da"

EBB

2024/12/24

EAJ-PNVk uste du “justiziazkoa eta historikoa” dela Espainiako Gobernuak Pariseko Avenue Marceauko eraikinaren titulartasuna aitortu eta itzultzeko hartutako erabakia

Ministroen Kontseiluak atzo onartu zuen erbesteko Eusko Jaurlaritzaren egoitza izandakoaren itzulera alderdi jeltzaleari, Memoria Demokratikoaren Legea eta Pedro Sánchezen eta Mariano Rajoyren Gobernuek hartutako konpromisoak betez

Eusko Legebiltzarra

2024/12/20

EAJ-PNVk Eusko Legebiltzarrean Euskadiren egonkortasuna bermatuko duen 2025 Aurrekontu anbiziotsua onartu izana ospatu du

Alaitz Zabala legebiltzarkideak gogorarazi du Kontuak izango direla "Euskadik osasunean, hezkuntzan, etxebizitzan eta ongizate ekonomikoan aurrera egiteko tresnarik onena"

BBB

2024/12/17

Iñigo Ansolak begi onez hartu du Bizkaiko aurrekontuen inguruan lortu den akordioa eta gogoratu duenez “EAJ-PNVk ez deutsoz akordioari ateak ixten”

Bizkai Buru Batzarraren buruak ez du ezkutatu nahi izan harritu egin duela EH Bilduk erabili izan duen neurri bikoitzak, eta Bizkaiko Batzar Nagusietan “errez” adostu ahal izan den arren, talde horri txarretsi dio gainerako lurraldeetan “oso jarrera ezbardinak” erakutsi izana

Bizkaiko Foru Aldundia

2024/12/17

Itxaso Berrojalbiz: "Bizkaiak aurrekontuak izango ditu aurten ere, eta oposizioko alderdi nagusiarekin akordioa lortuta egingo du"

Aldundiaren eta EH Bildu batzarkide-taldearen arteko aurrekontu-negoziazioak 29 neurriko sorta bat garatzeko akordioa ekarri du. Neurri horiek 2025eko Bizkaiko Aurrekontu Orokorren Proiektuan jasotako politika publikoen ezarpena hobetzea dakarte.

Bizkaia BBNN

2024/12/13

Bizkaian “izaera sozial nabarmena” duten aurrekontuak aurkeztu izana aldarrikatu du EAJ-PNVk, eta oposizioko taldeei eskatu die esateko “zer kolektibori ez laguntzeko prest dauden”

Batzarkide talde jeltzaleak Partido Popularrak eta Elkarrekin Bizkaia-Talde Mistoak aurkeztu dituzten osoko bi zuzenketen kontra bozkatu du, 2025erako aurrekontuek izapidetze prozesuan jarraitzea ahalbidetuz

Eusko Jaurlaritza

2024/12/12

Eusko Jaurlaritzak eta Kanarietako Gobernuak proposamen bateratua egin dute migrazioaren kudeaketari buruz

Imanol Pradales Lehendakariak, Fernando Clavijo, Kanarietako presidentea, hartu du gaur arratsaldean, Presidenteen Konferentziara eramango duten proposamena zehazteko. Lehendakariak eskatuko du Euskadi "Iparraldeko Muga" bilakatzea, iragaitzazko pertsonei duintasunez arreta emateko diru-hornidura handiagoa izateko helburuarekin.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!