Prentsa Aretoa
Berriak
BERRIA
2025/03/06
Bizkaiak, Gipuzkoak eta Arabak berretsi egin dute milioi bat zergaduni baino gehiagori mesede egingo dien konpromisoa
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Ogasun eta Finantzetako diputatuek gaur aurkeztu dituzte berrikuspen fiskalaren testuan jasotako hobekuntza-proposamenak, besteak beste, etxebizitza eta kontziliazioari lotutakoak eta errenta aitorpena egiteko gutxienekoa 20.000 eurora igotzea proposatzen dutenak
EBB
2025/03/04
EAJ-PNVk Euskadiko alderdi politikoei eskaintzen die Elkarrekin Podemosekin adostutako akordioa, hiritargo osoarentzat onuragarria
Talde jeltzaleak adierazi du “azken minutura arte” adosteko prest egongo dela horretarako dauden foroetan, hau da, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan
BBB
2025/03/01
Bizkaiko Herrialde Batzarrak Aitor Esteban Bravo aukeratu du aho batez Euzkadi Buru Batzarraren presidentetzarako hautagai
Bizkaiko ahaldunek agindu honekin eramango dute Euzkadi Buru Batzarrerako beste zortzi hautagaiak aukeratzeko adinduzko manamendua, EAJ-PNVk Donostian martxoaren 29an eta 30ean egingo duen Batzar Nagusira
Europako Legebiltzarra
2025/02/28
Oihane Agirregoitia buru izan duen EAJ-PNVko ordezkaritza bat Ondarroan izan da alturako ontzidiaren kezkak ezagutzeko
Eurodiputatu jeltzaleak aurreikusita dauka “datozen asteotan' ‘berriz ere arrantza komisarioarekin batzartzea, eta gaur Ondarroako portuko lonjan izan da Estefanía Beltrán de Heredia eta María Dolores Etxano senatariekin eta Joseba Agirretxea diputatuarekin
BERRIA
2025/02/20
Tokiko agintaldiaren erdialdean udalerrien erronkei aurre egiteko ekintza-ildoen proposamena aurkeztu du EUDELek
Esther Apraiz Eudeleko presidenteak lehentasunezko hamar lan-esparru aipatu ditu. Hauen artean nabarmendu ditu: udalerri txikiei arreta eskaintzea, tokiko enplegu publikoa arautzeko akordioa eguneratzea edo Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean aritzea herri-erronka handien aurrean, hala nola etxebizitza, jasangarritasuna, pertsona migratzaileen harrera eta administrazioaren arintzea.
EBB
2025/02/19
Donostiako Atano III .ak hartuko du EAJ-PNVren IX. Batzar Nagusia
Gipuzkoako hiriburuko pilotaleku mitikoan egingo dira, martxoaren 29an, larunbata, txosten politikoen inguruko eztabaida eta, hurrengo egunean, martxoak 30, igandearekin, Euzkadi Buru Batzarraren presidente berriaren aukeraketa, ondorengo aldarrikapen-ekitaldiarekin eta jeltzaleen buru gisa emango duen lehen hitzaldiarekin
Eusko Jaurlaritza
2025/02/14
Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak entzuteko prozesu bat bultzatuko dute Busturialdea-Urdaibai eskualdean
Bi erakundeek, Guggenheim Museoa eskualdean zabaltzeko proiektuaren bultzatzaile izanik, entzute aktiboko prozesu bat aurkeztu dute, laster hasiko dena; haren bidez, gutxienez, mila testigantza jasoko dituzte 2025ean
Santurtzi
2025/02/05
Osatuta Santurtzi eta La Arenako bidegorriaren arteko bizikletentzako ibilbidea
Elixabete Etxanobe Ahaldun Nagusiak eta Karmele Tubilla Santurtziko alkateak konexio horren hirugarren zatia inauguratu dute, zeina urrats garrantzitsua baita Ezkerraldeko, Meatzaldeko eta Enkarterriko bizikleta-bideen sarean
Eusko Jaurlaritza
2025/02/03
Ertzaintzak bere gain hartuko ditu gaurtik aurrera Gernikako Estatutuak Euskadiko portuetan zehazten dizkion eginkizun guztiak
Imanol Pradales Lehendakaria Bilboko Portuan izan da gaur, gaurtik aurrera Euskadiko portuetan jardungo duen Ertzaintzari babesa adierazteko. Horrela, Ertzaintzak zabaldu egingo du bere hedapena Euskal Autonomia Erkidego osoan, eta bere gain hartuko du Euskadiko portu guztietako prebentzio-lana eta segurtasun-zerbitzua
BERRIA
2025/01/26
Zazpi amets, kidetasun sendo batek loturikoak: konpromisoa
Imanol Pradales Lehendakariak buru jardun du 2024ko Sabino Arana Sarien kultura-ekitaldian, Bilboko Arriaga antzokian. Ekitaldian, honako hauek jaso dute saria: Iñigo Urkullu Lehendakaria; Jean-Claude Larronde abokatu eta historialaria; En Tol Sarmiento-ETS musika-taldea; Nafarroako Acción Contra la Trata elkarteari atxikitako Las Poderosas emakume-taldea; Leopoldo Martínez abokatu eta politikari venezuelarra; Javier Iruretagoiena (Jabo Irureta) futbol-jokalari eta -entrenatzailea; eta Europako Batzordeko Oparotasuna eta Industria Estrategia sustatzeko presidenteorde exekutiboa, Stéphane Séjourné
Eusko Jaurlaritza
2025/01/22
Euskadiko Hirigintza eta Etxebizitza Foroa martxan jarri da eta etxebizitzaren arloko berrikuntzekin "asmatzea" du helburu
Imanol Pradales Lehendakariak akordio bat iragarri du EUDELekin, Euskadin lurzoru publikoaren erreserba handi bat sortzeko, eta ekainean gazteentzako bi abal lerro abian jartzeko.
Europako Legebiltzarra
2025/01/22
Senegalen itsasora atera ezinik jarraitzen duen euskal ontzidiaren egoera gertutik jarraitzeko konpromisoa hitzeman dio Arrantza komisarioak Agirregoitiari
EAJ-PNVko eurodiputatuak, Costas Kadis eta Renew Europeko arrantza-taldearekin batera, Ozeanoen aldeko Ituna, arrantza-politikaren berrikuspena eta hirugarren herrialdeekiko akordioak jorratu ditu


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












