Prentsa Aretoa
Berriak
2025/08/19
EAJ-PNVk bat egin du Gogorregi Konpartsak Aste Nagusian antolatzen duen Elkartasun Egunarekin
Ansola, Esteban, Etxanobe, Otadui, Aburto eta Agirregoitia, beste hainbat kargu jeltzalerekin batera, txanda eta konpromisoa uztartu dituzte Euskadiko Down Sindrome eta beste adimen urritasunen fundazioarekin, bai eta Bizkaiko Parkinson Elkartearekin ere, jai-giro inklusibo eta solidarioan

EAJ-PNVko hainbat ordezkarik, Iñigo Ansola eta Aitor Esteban buru, BBBko eta EBBko presidenteak, hurrenez hurren, Gogorregi Konpartsak Bilboko Aste Nagusian parte hartzeko egindako gonbitari erantzun diote aurten ere, ohiko Elkartasun Egunaren kariaz. Eguna Euskadiko Down Sindrome eta beste adimen urritasunen fundazioarekin, bai eta Bizkaiko Parkinson Elkartearekin lankidetzan burutu da.
Gogorregi Konpartsak antolatzen duten ohiko txandan, Bizkaiko jeltzaleen jai-egutegian ezinbestekoa den hitzordua, alegia, Ane Támara, Leire Urtasun, Mikel Hidalgo eta Jesus Lekerikabeaskoa, Aritz Abaroa, Alfonso Aliende eta Lorea Bilbao, BBBko burukideak; Andoni Busquet eta Manu Tejada, EBBko burukideak; Elixabete Etxanobe, Bizkaiko diputatu nagusia; Ana Otadui, Batzar Nagusietako presidentea; Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea; Oihane Agirregoitia, eurodiputatu jeltzalea; Itziar Urtasun eta Asier Abaunza, zinegotzi bilbotarrak eta hainbat batzarkide ere izan dira.
Parte hartu duten elkarteak protagonista izan dira jai-eremua dinamizatuz, herritar guztiei zuzendutako jarduera parte-hartzaile eta inklusiboekin. Horrez gain, Gogorregik bildutako diru-sarreren zati bat erakundeek urte osoan garatzen dituzten proiektu sozial eta asistentzialak babestera bideratuko ditu.
Nabarmenak...
Senatua
2025/10/07
Eusko Jaurlaritza
2025/10/07
Bizkaia BBNN
2025/10/02
Eusko Legebiltzarra
2025/10/02
Eusko Legebiltzarra
2025/10/01
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Europako Legebiltzarra
2024/05/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
EBB
2024/09/29
Europako Legebiltzarra
2024/05/22