Alderdi Eguna 2025

Prentsa Aretoa

Berriak

2025/09/15

Ezkerralde-Meatzaldeko EAJ-PNVk Barakaldoko Instrukzioko 4. Epaitegia mantentzea eta eskualdean Justizia indartzea eskatu du

Alkate jeltzaleak magistratuekin eta Barakaldoko Barruti Judizialeko dekanoarekin bildu dira gaur goizean, babesa adierazteko eta Estatuko Gobernuari emakumeen aurkako indarkeriari buruzko beste epaitegi bat sor dadila eskatzeko, lehendik dauden organo judizialak galtzea ekarri gabe

rss Ezagutzera eman
Ezkerralde-Meatzaldeko EAJ-PNVk Barakaldoko Instrukzioko 4. Epaitegia mantentzea eta eskualdean Justizia indartzea eskatu du

ARGAZKIA JAITSI

Barakaldo, Sestao, Santurtzi, Ortuella eta Zierbenako EAJ-PNVko alkateak Barakaldoko Barruti Judizialeko dekanoarekin eta Instrukzioko eta Emakumearen aurkako Indarkeriaren arloko magistratuekin bildu dira gaur Barakaldoko Instrukzioko 4. Epaitegia kentzeak izango lituzkeen ondorioak aztertzeko; Errege dekretu baten bitartez eman den erabaki hori, Instantzia Auzitegiko Emakumearen aurkako Indarkeriaren Ataleko 2. plaza bihurtzea dakar.

Bileran, alde guztiak bat etorri dira Barakaldon Emakumeen aurkako Indarkeriaren arloko Epaitegi bat sortzeko beharrarekin, betiere horrek lehendik dauden eta funtsezkoak diren organo judizialak galtzea ez badakar. Era berean, Justizia zerbitzu publikoa bere osotasunean indartzeko eskatu dute, herritarrei arreta hurbila, arina eta eraginkorra bermatzeko.

Erreklamazio horiek bat datoz Barakaldoko Barruti Judizialeko udal guztiek aho batez onartu dituzten mozioekin. Mozio horiek Justizia Ministerioari, Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Segurtasun sailei eta Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiari helarazi zaizkie.

Amaia del Campo, Barakaldoko alkatea, aldarrikapen horiei ahotsa ipini dien ordezkari jeltzalea izan da. Inguruko alderdi politiko guztien artean lortutako adostasuna balioetsi ondoren, gogorarazi du EAJ-PNVk “beti eskatu duela epaiketak egiteko denborak hobetzea, epaiak azkarrago eman daitezen eta neurriak azkar hartu ahal izan daitezen”. Del Camporen arabera, “epaitegi bat kentzea argi eta garbi kaltegarria izango da, epeak luzatuko baititu; hori ez da hurbileko Justizia arin eta eraginkor baten alde egitea”. “Kudeaketaz arduratzen garenok eta gure udalerri guztietako bizilagunak kezkatuta gaude”, gaineratu du. Ildo horretan, honako hau eskatu du: “Ezkerralde-Meatzaldeko udalerrien eta herritarren ahobatezko ahotsa entzutea, eta Barakaldoko Instrukzioko 4. Epaitegiaren ezabapena ondoriorik gabe uztea”.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!