Prentsa Aretoa
Berriak
2025/07/04
Agirregoitiak arrantza jasangarrirako akordio berriei buruzko galdeketa egin dio Europako Batzordeari
EAJ-PNVren eurodiputatua beldur da azterketa bat eskatzeko erabakiak arrantza-protokolo berrien bilaketa eta negoziazioa motelduko ote dituen
Oihane Agirregoitia eurodiputatu jeltzaleak galdera sorta bat bidali du Europako Batzordera, ekainaren hasieran aurkeztutako Ozeanoen aldeko Itunaren proposamenaren esparruan Europako Batzordeak arrantza jasangarriari buruz iragarritako lankidetza-akordio berrien inplikazioen berri izateko.
Ozeanoen aldeko Itunak "EBko eskualde-estrategia eta lehentasun zabalenetara egokituko diren arrantza jasangarriko lankidetza-akordioen belaunaldi berri bat" aurkezteko konpromisoa jasotzen du, "bereziki Afrikarako eta eskualde indopazifikorako, arrantza jasangarriari eta gobernantza ozeanikoari dagokienez EBren ikuspegi sendo bati ekarpena egiteko helburuarekin".
Agirregoitiak sektorearen kezken berri eman du. Izan ere, hirugarren herrialdeekin protokolo berriak negoziatzen hasi aurretik azterlan bat egiteak arrantzarako eta arrantza-tokietarako alternatiben bilaketa motelduko duen beldur da, Atlantikoko zenbait akordio airean geratu diren edo arazoak dituzten une batean. Horixe da, besteak beste, Senegalekiko arrantza-protokoloarekin gertatu dena, joan den azaroan amaitu zena eta EBk ez berritzea erabaki duena, legez kanpoko, aitortu gabeko eta arautu gabeko arrantzaren inguruko kezkengatik, edo Gabonekiko arrantza-protokoloarekin gertatu dena.
Ildo horretan, eurodiputatu jeltzaleak hiru galdera egin ditu. Lehenik eta behin, Europako Batzordeak iragarritako akordio berrietan aurrera egiteko asmoa duen. Bigarrenik, azterketa bat egiteko planak akordio berrien bilaketa motelduko ote duen, eta hirugarrenik, Europar Batasuneko Gobernuak sektorearentzat "akordioen sortze berriak zer beste ondorio izango dituen zehaztu ote dezakeen".
"Ikasketa guztiak ongi etorriak dira. Ados gaude datu zientifikoak dituzten arrantzategien egoera aztertzearekin, baina kezkatuta gaude ikerketa horiek negoziazioak moteltzeko erabil daitezkeelako. Oso garrantzitsua da Europako Batzordeak mugarri, data eta helburu argiak dituen egutegi bat aurkeztea ", adierazi du eurodiputatu jeltzaleak.
Nabarmenak...
GALDAKAO
2025/10/26
Senatua
2025/10/07
Eusko Jaurlaritza
2025/10/07
Bizkaia BBNN
2025/10/02
Eusko Legebiltzarra
2025/10/02
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Europako Legebiltzarra
2024/05/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
EBB
2024/09/29
Europako Legebiltzarra
2024/05/22


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS















