Prentsa Aretoa
Berriak
2025/07/14
Aparkaleku politikarekin Armintzako herritarrei kalte egitea leporatu dio Lemoizko EAJ-PNVk EH Bilduri
Alderdi jeltzaleak gobernu taldearen kontrol falta kritikatu du, kanpotik etorritako gidariek egoiliarrentzat gordetako plazak hartzea ahalbidetzen ari delako. Gainera, arau-hauste horiengatik ezarri ziren isunak kobratzeari utzi diote.
Lemoizko EAJ-PNVk Armintzako herritarrek bizi duten babesgabetasun egoera salatu du, EH Bilduko gobernu taldeak aparkalekuak kudeatzeko daraman sistema dela eta. Alderdi jeltzaleak ohartarazi duenez, kontrol eta zaintza falta horren ondorioz, kanpotik datozen gidariek eskubiderik izan ez arren hartzen dituzte egoiliarrentzat gordetako plazak, eta horrek haserrea eta kalte nabarmena eragiten die inguruko bizilagunei. Egoera are larriago egiten da Udalak arau-hauste horiek zehatzeko orduan duen axolagabekeriarekin. Hala, azken urtean, EH Bilduk 30.000 euro inguru kobratzeari utzi dio aparkaldi mugatuko guneetan sartzen diren ibilgailuei jarritako isunetan. Jeltzaleek salatu dutenez, kopuru horrek agerian uzten du gobernu taldeak arauak betearazteko orduan duen interes eza eta utzikeria. “EH Bilduren kudeaketa ez eraginkorra izateaz gain, inkoherentea ere bada. Espaloietan, lorategietan edo debekatutako eremuetan autoak libreki aparkatzen uzten duten bitartean, murrizketak betetzea eskatzen diete egoiliarrei, inolako ondoriorik gabe”, gaitzetsi du EAJ-PNVk.
Inguruko bizilagunek gero eta kezka handiagoa adierazi dute arrazoi ekonomikotik haratago doan egoera baten aurrean. Gaizki aparkatutako ibilgailuek oinezkoentzako guneak inbaditzen badituzte, herritarrak galtzadatik ibiltzera behartzen dituzte, beren segurtasuna arriskuan jarriz. Poliziaren presentziarik ezak eta gobernu-taldeak Ertzaintzaren esku-hartzea eskatzeari uko egin izanak Armintzako kaleetan desordena areagotzea ekarri dute.
Hala, EAJ-PNVk udal-gobernuari eskatzen dio dagokion erantzukizunaz jabetzeko eta auzoan mugikortasun-, segurtasun- eta mantentze-arazoak konpontzeko benetako neurri eraginkorrak martxan jartzeko. Era berean, gogorarazi du aurreko legealdian aparkalekua hobetzeko hainbat proiektu iragarri zirela, baina oraindik ez direla bete. “Arazoak ez dira aitzakiekin konpontzen, ezta promesa hutsekin ere. Armintzako herritarrek kudeaketa arduratsua, konprometitua eta eraginkorra merezi dute, egungo utzikeria bertan behera uzteko, eta, jakina, ez dute EH Bilduren gutxiespena ere merezi”, esan dute Lemoizko EAJ-PNVtik.
EAJ-PNVk zalantzan jartzen duen beste gai bat aparkaleku-sistemaren diseinuan, seinaleztapenean eta zaintzan udalak egin duen 70.000 eurotik gorako inbertsioa. Gastu hori “alferrik egin dela uste dugu, araua betetzen dela bermatzeko neurri eraginkorrak hartzen ez badira”. Zenbateko hori azken urteetako udal-inbertsioaren laurden bat da, eta hori da, EAJ-PNVren iritziz, baliabide publikoak bidegabe xahutzea.
Nabarmenak...
GALDAKAO
2025/10/26
Senatua
2025/10/07
Eusko Jaurlaritza
2025/10/07
Bizkaia BBNN
2025/10/02
Eusko Legebiltzarra
2025/10/02
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Europako Legebiltzarra
2024/05/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
EBB
2024/09/29
Europako Legebiltzarra
2024/05/22


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS















