Prentsa Aretoa
Berriak
Kongresua
2020/11/20
Euskal Taldeak “aurrerapauso nabarmenak” iragarri ditu aurrekontuen gaineko negoziaketan: Gobernu zentralarekin adostu du dieselaren igoera ezabatzea eta 50 milioiko partida jasotzea Makina Erremintaren sektorearentzat
Kongresuan egin den prentsaurrekoan, Aitor Estebanek baieztatu du zuzenketa horiek onartu izanari esker, Zorrotzako lurperatze lanetarako 6 milioiak eta Unibertsitateko Prestakuntza Duala barne hartzen dituztenak “alde biei ematen die elkar ulertzeko bidean jarraitzeko aukera”
Kongresua
2020/11/19
Euskal taldeak LOMLOE legea babestu du Euskadik hezkuntza gaietan dituen eskuduntzen bereizitasuna eta errespetua aitortzea lortu ondoren
Josune Gorospek balioetsi du Wert Legea “bere amaierara iritsi izana” eta Hezkuntza lege berrian jaso izana EAJ-PNVk bekei, curriculum-ari , hizkuntza propioari, LHri eta ebaluaketari buruz egin dituen aldarrikapenak
Kongresua
2020/11/17
Maroko Guerguerateko pasabidetik erretiratzea eskatu du EAJ-PNVk, eta Espainiako gobernuari eskatu dio Sahararentzako laguntza humanitarioa areagotzea
Aurkeztu duen Legez besteko Proposamenean, Euskal Taldeak bere elkartasuna adierazi dio Saharar herriari eta “eremu hori guztia azaroaren 13ko erasoaren aurreko egoerara lehengoratzea” eskatu du
Kongresua
2020/11/17
Euskal Taldeak dieselerako igoera kentzen du, eta 50 m €-ko funtsa proposatu du makina-erremintarako aurrekontuei aurkeztutako zuzenketetan
Zuzenketen artean, Europako funtsek mugatzen dituztenak, nabarmentzekoak dira, halaber, aldiriko tren-azpiegituretan, portuetan eta aireportuetan planteatzen diren inbertsioak, I+G sustatzea ikerketa- eta energia-proiektuen bidez, eta unibertsitateko LH duala hobetzea, bai eta kulturarako eta udal-sustapenerako funtsezkoak diren zenbait proiektu ere
Kongresua
2020/11/14
EAJ-PNVk proposatu du Kongresuak Kalamua sendagarri gisa arautzeko esperientziak aztertzea
Xede horrekin proposatu du Azpibatzorde bat eratzea Ganberaren Osasun eta Kontsumo Batzordearen baitan
Kongresua
2020/11/12
EAJ-PNVk “jarrera proposatzailea eta adosteko borondatea” adierazi ditu, baina ildo beretik ohartarazi duenez “bide zati handia falta da oraindik” aurrekontuen inguruko akordiora iristeko
Kongresuan aurrekontuen inguruan egin den eztabaidan, Idoia Sagastizabalek salatu du proiektuan inbertsio gutxi jasotzen direla Euskadirentzat eta beren exekuzio maila oso baxua dela. Ildo beretik kritikatu duenez “zati ekonomiko handiena Europako Funtsetan dago eta horretan Taldeek ezin dute parte hartu” eta dieselaren gaineko zergaren inguruko debatea berriro aztertzea eskatu du
Kongresua
2020/10/29
Aitor Estebanek alarma egoeraren aldeko botoa defendatu du: “Beharrezko ditugu segurtasun juridikoa eta marko egonkor bat”
Euskal Taldeko bozeramaileak legebiltzar taldeei premiatu die hiritargoarekin erantzukizunez jardutea. “Covid-aren kontrako jardunak luze joko du”, argitu du
Kongresua
2020/10/21
Aitor Estebanek 82 segundotan ebatzi du Vox-en zentsura mozioa: “EAJk ez du ergelkeria honi protagonismoa ematen lagunduko”
Euskal Taldeko bozeramaileak ultraeskuineko alderdiari txarretsi dio eztabaida hori proposatzea “pandemiaren eta ekonomian eta gizartean ematen ari den krisi erraldoiaren erdian”
Kongresua
2020/10/14
Ribera Ministro andreari Esako egoera konpontzeko irtenbide bat eskatu dio Sagastizabalek, hiritargoari segurtasuna bermatzera begira
Gaurko kontrol bilkuran diputatu jeltzaleak deitoratu du administrazioa ez dela gai izan azpiegitura horren segurtasuna bermatzeko “hegal batek irrristatzen” jarraitzen duela gaineratuz
Kongresua
2020/10/07
Euskal Taldeak Abortuaren Legearen 2010eko testura itzultzea aldezten du
Joseba Agirretxeak bat egiten du Berdintasun Ministro andrearekin, talde jeltzaleak ere arbuiatzen duelako PPk 2015ean egin zuen aldarazpena, baina gaineratu du “arriskutsua” izan daitekeela testuan beste aldarazpen batzuk egitea “duela 10 urte lortu zen adostasuna apur lezaketelako”
Kongresua
2020/09/23
Euskal Taldeak 64 zuzenketa aurkeztu dizkio Hezkuntza Legeari, euskal eskumenak defendatzeko eta Euskadiko hezkuntza-sistema babesteko
EAJ-PNVk LOMCE ordezkatzeko eta haren alderdirik kaltegarrienak ezabatzeko konpromisoa betetzen du, euskal hezkuntza-eragileek kritikatutakoak
Kongresua
2020/09/15
Aitor Estebanek Vox-i: “Demokrazia zuek jartzen duzue arriskutan”
“Ardura dizuen gauza bakarra da Espainiako estatuaren batasuna; demokrazia badago ala ez, zuei berdin dizue”, deitoratu dio Euskal Taldeko bozeramaileak Espinosa de los Monterosi, honek ideia independentistak defendatzen dituzten alderdi politikoak ilegalizatzea eskatu ondoren


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












