Prentsa Aretoa

Berriak

2020/09/23

Euskal Taldeak 64 zuzenketa aurkeztu dizkio Hezkuntza Legeari, euskal eskumenak defendatzeko eta Euskadiko hezkuntza-sistema babesteko

EAJ-PNVk LOMCE ordezkatzeko eta haren alderdirik kaltegarrienak ezabatzeko konpromisoa betetzen du, euskal hezkuntza-eragileek kritikatutakoak

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Euskal Taldeak 64 zuzenketa aurkeztu dizkio Hezkuntzaren Legea aldatzen duen Lege Organikoaren proiektuari, helburu argi batekin: Gernikako Estatutuaren 16. artikuluaren arabera Euskal Autonomia Erkidegoari esparru horretan dagozkion eskumen esklusiboak defendatzea eta euskal hezkuntza-sistema babestea.

Horrela, EAJ-PNVk bere hauteskunde-programan herritarrei emandako hitza betetzen du, hau da, LOMCE legearen ordez Euskadik arlo horretan duen berezitasuna eta eskubidea aitortzen duen lege berri bat ezartzea. "Hezkuntzaren birzentralizazioa eta uniformizazioa arbuiatzen dugu, eta gure eskumenen esparruan esku sartzearen aurka gaude", adierazi du Josune Gorospe jeltzaleen bozeramaileak.

Horrela, eta "eskumen-inbasioak ahalik eta gehien murrizteko", Euskal Taldeak zuzenketak aurkeztu ditu, besteak beste, beken euskal sistema eta curriculum propioa babesteko, berezko ebaluazio-esparrua eta euskara defendatzeko, baita beste zuzenketa batzuk ere, hobekuntza teknikoak edo hezkuntza eta pedagogia kudeaketa hobetzeko.

"Curriculumaren egungo egoera hobetzeko proposamenak ditugu, gure hizkuntza ofizialari dagokion espazioa eta estatusa aldarrikatzeko; baita ebaluazio organo autonomikoak eta Euskadiko LHko sistema errespetatzeko eta gure bekak etengabe judizializatuta egoteari uzteko ere", azaldu du diputatu jeltzaleak.

Laburbilduz, Euskal Taldeak hezkuntza-erreforma horri eta haren izapidetzeari heltzen die "asmo eraikitzailearekin, hitz egiteko eta negoziatzeko prest, euskal hezkuntza-sistemaren berezitasuna errespetatua izan dadin eta lege honek izan ditzakeen kalte inbaditzaileak ahalik eta gehien murriztu daitezen", baina baita "zuhurtziaz" ere, legebiltzar-talde guztiek aurkeztu dituzten zuzenketen kopurua ikusita, baita Jaurlaritza babesten duten taldeek ere.

GARRANTZITSUA: Ondorengo estekan kontsulta daitezke Euskal Taldeak Hezkuntzaren
Legea aldatzen duen Lege Organikoaren proiektuari
aurkeztutako zuzenketakhttps://urlprotection-ams.global.sonicwall.com/click?PV=1&MSGID=202009231529140034915&URLID=4&ESV=10.0.6.3447&IV=69DD8461009552CCE0EF9389F178AD2B&TT=1600874956113&ESN=be38yWXWJke5x%2FuYZo8c%2BDP5w7lsuw2u1PDfgHfgogY%3D&KV=1536961729279&ENCODED_URL=https%3A%2F%2Fcongreso.eaj-pnv.eus%2Fes%2Fdocumentos%2F19863%2Fenmiendas-parciales-a-la-ley-organica-de-reforma-d&HK=6C0B3E133DF773B1838F8C64237B403BFF4A5EE85BAC2A8EEAC59EE11192845A