Prentsa Aretoa
Berriak
2020/11/17
Maroko Guerguerateko pasabidetik erretiratzea eskatu du EAJ-PNVk, eta Espainiako gobernuari eskatu dio Sahararentzako laguntza humanitarioa areagotzea
Aurkeztu duen Legez besteko Proposamenean, Euskal Taldeak bere elkartasuna adierazi dio Saharar herriari eta “eremu hori guztia azaroaren 13ko erasoaren aurreko egoerara lehengoratzea” eskatu du
Kongresuko Euskal Taldeak legez besteko proposamen bat aurkeztu du, tropa marokoarrak Guergerat pasabidetik erretiratzeko eskatuz eta Espainiako Gobernuari "Saharara bideratutako laguntza humanitarioa handitzea" erreklamatuz, "Marokoko Armadaren operazio militarraren ondorioz sor daitezkeen askotariko beharrei erantzuteko".
Aurkeztu den idazkian Euskal Taldeak Saharar Herriarenganako elkartasuna adierazi du “izateko eskubidea aldarrikatzeko bide baketsutik daraman bidean”,eta salatu du “Nazio Batuen erakundearen erabakiak urratu izana” Marokoko ejertzitoak iragan azaroaren 13an abiarazi zuen eragiketa militarraren ondoren. Hain zuzen ere, EAJ-PNVk adierazi duenez ”1991eko su etena hautsi da”, Nazio Batuen Erakundeak sustatu eta Makokok eta Fronte Polisarioak adostutakoa. Halaber,EAJ-PNVren aburuz, horren eraginez “maila ezberdinetan dauden alde bien arteko gerrak erregio osorako ondorio tragikoak ekarriko lituzke”.
Testuinguru honetan, Euskal Taldeak “erasotzaileei dei egiten die eraso armatuak murrizteko, odol-isurketak saihesteko eta gatazkatsua izan daitekeen eskualde batean tentsio politikoa saihesteko”,eremu hori guztia “azaroaren 13ko erasoaren aurreko egoerara itzuliz”.
Azkenik ekimenak Nazio Batuen erakundeari eskatzen dio bere erabakiak betearazteko erabakimenari euts diezaiola eta ahaleginak egiten jarrai dezala konponbide negoziatua bilatzeko, “Saharar Herriak berak adierazitako borondate askean oinarrituta” eta “Nazioarteko Erkidegoari eskatzen dio egoera aztertzen jakitea eta konpromisoa erakustea NBE bezalako alderdi anitzeko erakundeak indartzeko”.
Ekimen hau Garapenerako Lankidetza batzordera eraman du Josune Gorospe Euskal Taldeko diputatu eta Garapenerako Lankidetza gaietarako bozeramaileak.
Nabarmenak...
GALDAKAO
2025/10/26
BILBO
2025/10/21
Senatua
2025/10/07
Eusko Jaurlaritza
2025/10/07
Bizkaia BBNN
2025/10/02
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Europako Legebiltzarra
2024/05/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
EBB
2024/09/29
Europako Legebiltzarra
2024/05/22


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS















